Bestelako Argiak Jaialdia 2025

Pamplona/Iruña 2025(e)ko abenduaren 19(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • Bestelako Argiak Jaialdia 2025

Bideoarte-erakustaldia: Bestelako argiak jaialdiaren X. edizioa; haurrendako sormen-lantegiak familiartean; erakusketak eta beste jarduera batzuk.

*BESTELAKO ARGIAK BIDEOARTE-JAIALDIA (X. edizioa). Bideoarte-proiekzioak eta argi-instalazio interaktiboak.

Abenduak 19 (2025) – urtarrilak 7 (2026)

18:00 – 20:30

  • Bideoarte-erakustaldia. Zinetika jaialdiko eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako mugimenduzko artelanen proiekzioak dira, eta artelanetako bat lotuta dago Labean eta Bolborategian ikusgai dagoen Argizari galdua erakusketarekin.
    • Proiekzioak, Ziudadelako barrutiko hainbat gunetan.
  • Argi-instalazio interaktiboak tuneletan eta kasernan. La Portera kolektiboa.
    • Nor dabil hor? (Armada etorbidetik Ziudadelara sartzeko tunela)
    • Xede (Laguntza Ateko tunela)
    • Rendez Vous (8. kaserna)

*LANTEGIAK

Sormen-lantegiak familiartean.

Ziudadelako Arma aretoa (beheko solairua)             

Abenduak 22, 23, 29 eta 30.
17:30 – 19:30.

Izen-emateak 010ean (948 420 100 zenbakian, Iruñeaz kanpotik deituz gero). Abenduak 11 –19. 13:00. 3€ pertsona eta saio bakoitzeko.

Lau artistak aretoaren barruan sortutako lau gunetan jartzen dute ikusgai beren sormen-lana, eta lan hori abiapuntu hartuta, sormen-lan bat egiteko proposatzen diete parte-hartzaileei. Parte-hartzaileek bi artistarekin egiten ahal dute lan saio bakoitzean, ordubetero txandakatuta. Eta esperientziaz berriz ere gozatu nahi badute, artista desberdinekin lan egiten ahalko dute proposatutako egun bakoitzean.

Haurrendako sormen-lantegiak, Etorkizun ezeztatua erakusketaren inguruan           

Ziudadelako Arma aretoa (beheko solairua).

Abenduak 22, 23 eta 24 / abenduak 29, 30 eta 31.

11:30 – 13:00      

5 – 12 urte.         

Izen-emateak 010ean (948 420 100 zenbakian, Iruñeaz kanpotik deituz gero). Abenduak 11-19. 13:00. 12€ pertsona bakoitzeko.

Jardueren barruan, proposatzen da Etorkizun ezeztatua erakusketako artelana bat bisitatzea egunero, eta ondoren, sormen-lan bat egitea hura abiapuntu hartuta.

*ERAKUSKETAK

Bolborategia eta Labea

Argizari galdua             

Javier Ayarza Haro, Mari Campistron, Aglaë Miguel, Estelle Deschamp, Georges Didi-Huberman, Nerea de Diego, Antonio Fernández Alvira eta Laura Salguero. Erakusketaren inguruko jarduera osagarriak.

Mistoen eraikina

4 x 4

Javier Mina | Ernesto Murillo Simón | Pedro Osés Navaz eta Joaquín Resano.         

Arma aretoa ( lehen solairua)

Etorkizun ezeztatua

Greta Alfaro, Edu López eta Txuspo Poyo elkarrizketan daude Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako 40 lanekin.

 

 

 

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko abenduaren 19(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • LekuaZiudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Ziudadela, Pamplona/Iruña

Non