"ALDAKETAK ETA IRAUNKORTASUNA"

Barakaldo 2025(e)ko abenduaren 10(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 16(e)ra
  • "ALDAKETAK ETA IRAUNKORTASUNA"

"50 urte Barakaldon Arte Plastikoak erakusten / 50 años de Artes Plásticas en Barakaldo“ izeneko programaren hirugarren erakusketa da, Ceferino del Olmo Udal Erakusketa Aretoaren 50. urteurrena ospatzen duena.
Hirugarren erakusketa honek: Aldaketak eta iraunkortasuna / Derivas y persistencias - Forma berriak, begirada berriak, baina galdera bakarra: zer izan daiteke artea gaur? - 2000ko hamarkadetan bakarkako eta taldeko erakusketetan parte hartu zuten 37 artista biltzen ditu.
XXI. mendean, arte plastikoek eraldaketa sakona izan dute. Globalizazioak, teknologia digitalerako sarbide masiboak eta espazioen eta erakusketa-formatuen birformulazioak, arte-lengoaiak ez ezik, haien zirkulazio, harrera eta ekoizpen-moduak ere aldatu dituzte.
Agertoki berri horretan, Udal Erakusketa Aretoak jakin du arriskuari eta esperimentazioari irekitako leku gisa mantentzen, ikuspegien eta belaunaldien aniztasunarekiko konpromisoari eutsiz. Pintura, instalazioa, argazkigintza, bitarteko digitalak eta praktika hibridoak elkarrekin bizi dira erakusketaren hirugarren etapa honetan. Mende honetako sortzaile aktiboen lanak biltzen ditu, horietako asko Arte Ederretako Fakultatean trebatuak.
Ziklo bat itxi beharrean, azken zati honek etengabe birdefinitzen ari den artea dakarkigu, bere mugak zalantzan jartzen dituena, eta, bere funtsari leial izanik, sentsibilitatearen, irudiaren eta formaren ikuspegitik, oraina zertan den galdetzen jarraitzen duena.
Oraingoan parte-hartzaileak dira: Andrea Abalia, Juanje Agirre, Ana Almaraz, David Arteagoitia, Nieves Barrenetxea, Rafa Cantera Artiguez, Talía Colodrón Cantero, Fito Cuevas, Ramón Damas Ruiz, Luz Estefanía Hierro, Koldo Etxebarria, Isidoro Fernández, Rebeca Ferrero, Miren González Goikoetxea, Edurne González Ibáñez, José A. Gutierrez “Guti“, David de Haro, Ignacio Ipiña, Juliantxo Irujo, Amaia Lekerikabeaskoa & Isusko Vivas, Javi Lesaka, Sara Macua, María Oms Jané, Ainhoa Ortells, Karlos Pellitero Alonso, José María Pinto, Agustín Sagasti, Alberto Salcedo, Miguel Ángel Salgado, Loreto Santaella, Inmaculada Serrano, Patxi Serrano, Elena Sierra García, Pilar Soberón, Camilo Torres Zorrilla eta Merce Zulueta.

Era berean, ekitaldiren programak jarraitzen du, doakoak eta publiko guztiarentzat irekiak, hala nola bisita gidatuak, euskaraz eta gaztelaniaz, Erakusketa Aretoan bertan (Liburutegi Nagusia, behea. Trueba parkea) eta mahai-inguruen zikloa, “50 urte, hiru belaunaldi” izenburupean, Clara Campoamor Zentro Zibikoan.
Era berean, 2025eko irailetik 2026ko urtarrilera egindako hiru erakusketa artistikoen katalogo bateratua aurkeztea, baita laugarren mahai inguru bat ere aurreikusita dago. Mahai-inguru hau praktika artistikotik zuzenean etorri gabe Barakaldoko eta inguruko bizitza kulturalarekin harreman erabakigarria izan duten ahotsetara zabalduko da."

info+ https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/detalleEvento.do?codEvento=1263 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko abenduaren 10(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 16(e)ra
  • LekuaCeferino del Olmo Udal Erakusketa Aretoa
    Liburutegi Nagusia, behea; Antonio Trueba Parkea
    Barakaldo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Ceferino del Olmo Udal Erakusketa Aretoa, Barakaldo

Non