Gure Zirkua 2025 (Usurbil)
Gure Zirkua Usurbilen izango da, azaroaren 14tik abenduaren 7ra. Guztira, 16 emanaldi eskainiko dituzte.
Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…), helburua euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzea ere badelarik.


