Bihotzaren Hitzak 2026 Maitasun Gutunen 31. Lehiaketa

Barakaldo 2025(e)ko azaroaren 3(e)tik 2025(e)ko abenduaren 15(e)ra
  • Bihotzaren Hitzak 2026 Maitasun Gutunen 31. Lehiaketa

Maitasun-gutunak, Bihotzaren Hitzak lehiaketaren edizio berri batean parte hartzeko epea zabalik
 
2.600 euro banatuko dira gaztelaniazko eta euskarazko kategoriarik onenen artean banatutako sarietan, baita tokiko gutunik onenaren saria ere. Gutunak abenduaren 15era arte bidal daitezke.
Barakaldoko Udalak Bihotzaren Hitzak 2026 Maitasun Gutunen 31. edizioari hasiera emango diola iragarri du, literatur sorkuntzaren eta sentimenduzko adierazpenaren esparruan erreferente gisa finkatua dagoen hitzorduari. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, Bihotzaren Hitzak idazteko zaletasuna duten pertsonak beren emozio sakonenak islatzera eta giza harremanen aberastasuna hitz idatziaren bidez ospatzera gonbidatzen dituen espazioa izaten jarraitzen du. Lehiaketa irekita dago bertako, nazioko eta nazioarteko egileek parte har dezaten, euskaraz zein gaztelaniaz. "Edizio berri honekin, idazketa intimo, zintzo eta sortzailea sustatzeko konpromisoa berresten dugu, epistola-tradizioa gero eta digitalagoa den aro batean
bizirik mantenduz", adierazi du Nerea Cantero Kultura zinegotziak.
 
Bihotzaren Hitzak 2026 ekimenaren nobedadeen artean, gutun bakoitzeko 700 hitzeko muga bat sartzea nabarmentzen da, irakurketak arinagoak eta eskuragarriagoak izan daitezen. Halaber, letra mota eta tamaina aukeratzeko askatasuna berreskuratzen da, parte-hartzaile bakoitzaren adierazpen pertsonala erraztuz.
 
EPAIMAHAIA ETA SARIAK
Sarien zenbatekoei dagokienez, aurreko edizioetako 2.600 euroak mantenduko dira eta bi kategoriatan banatuko dira: euskara eta gaztelania. Gainera, sari berezi bat emango zaie tokiko egilerik onenari.
  • Kategoria euskaraz
    • Lehen saria: 550 €eta diploma
    • 1. Akzetisa 300 € eta diploma
    • 2. Akzesita: 300 € eta diploma
  • Kategoria gaztelaniaz
    • Lehen saria: 550 €eta diploma
    • 1. Azsetisa: 300 € eta diploma
    • 2. Akzesita: 300 € eta diploma
  • Tokiko egilerik onenaren sari berezia: 300 € eta diploma
 
PARTE HARTZEKO OINARRIAK
Parte hartu nahi dutenek 2025eko azaroaren 3tik abenduaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dituzte beren idazkiak, 21:00ak arte. Edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako gutun original eta argitaragabeekin.
 
SARI BANAKETA EKITALDIA
Ekitaldia 2026ko otsailaren 21ean izango da, 19:00etan, Gurutzetako Zentro zibikoan. Ekitaldian zehar saritutako gutunen irakurketa publikoa egingo da. Epaimahaiaren erabakia 2026ko otsailaren 14aren inguruan jakinaraziko da, Barakaldoko Udalaren webgune ofizialaren bidez.
barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko azaroaren 3(e)tik 2025(e)ko abenduaren 15(e)ra
  • LekuaGurutzetako Gizarte Etxea
    Balejo, 4
    Barakaldo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Gurutzetako Gizarte Etxea, Barakaldo

Non