Laba. Erupzioa 2025: egitaraua

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Azaroak 1
  • Laba. Erupzioa 2025: egitaraua

Labaren erupzioa Iruñeko auzoetara iristea, hori da Labak hasieratik finkatu duen helburuetako bat. Hau da, bere jarduna ez dadila soilik Alde Zaharrera eta Gazteluko plazako aretora mugatu, eta eragiteko ahalmena hiriaren txoko guztietara zabal dadila. Horren erakusgarri da Erupzioa egitasmoa.

Azaroaren 1ean, Labak arte-adierazpideak kalera aterako ditu Arrosadia auzoan. Hona proposamena: Broken Brothers Brass Bandarekin kalejira egingo dugu auzoan barrena, eta geldialdi bakoitzean arte-adierazpide bat izango da ikus-entzuleen gozamenerako. Musika, bakarrizketa, dantza-ikuskizuna eta zirku-emanaldi bat izango dira bidean zehar. Eguna borobiltzeko, Haizegoa euskara taldeak bazkaria antolatu du San Fermin peñan, eta ondoren karaokea egingo da.
Erupzioa egitasmoa Labak eta Haizegoa euskara taldeak antolatu dute elkarlanean, San Fermin peñaren, Zabaldi elkartearen eta Arrosadiko Kultur Koordinadoraren laguntzarekin.

11:00etan abiatuko da kalejira Taxoare kaletik. Lehen emanaldia 11:15ean izango da Eraikin Adimendunetan, Lander Varonak bakarrizketa laburra eskainiko du han. Ondoren, brass bandarekin Ilargi Enea parkera joango dira, eta han aireko akrobazia ikuskizuna izango da: Dikotomien lirika. 11:50ean zirku-saioa hasiko da, eta 12:20 inguruan, Alfredo Floristan plazan, Amaia Martínez eta Yuantao Gorriz dantzariek Eulia dantza garaikidearen ikuskizuna eskainiko dute, Asier Caponen musikarekin.

Dantzaren ostean, kalejiraren azken txanpa izango da Manuel de Falla plazaraino; han Sikeran taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du goiza borobiltzeko.

Goizeko ekitaldiak amaituta, bazkaria San Fermin peñan egingo da, eta euskaraokea 17:00etatik aurrera.

laba.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko Azaroak 1
  • Ordutegia11:00
  • LekuaArrosadia
    Pamplona/Iruña
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non