Hamar urte hauetan, Hobetuz sendotu egin da gure udalerrian herritarren partaidetzaren erreferente gisa: programa bat non herritarrek Vitoria-Gasteizentzat benetako hobekuntzak proposatu, erabaki eta eraikitzen dituzten. Dagoeneko lau edizio izan dira. Bertan milaka pertsonak hartu dute parte, ehunka proposamen aurkeztuz eta, bozketa bidez, gure auzo eta herrietan gauzatu diren proiektuak aukeratuz.
Erakusketa honetan bildutako irudiak eta testigantzak partaidetzaren hamarkada honetan elkarrekin egindakoaren memoria bizia dira.
Erakusketa abendura arte egongo da ikusgai hainbat tokitan:
El Pilarreko gizarte etxea 2025/10/16tik 2025/10/31ra
Zabalganeko gizarte etxea 2025/11/01etik 2025/11/19ra
Salburuko gizarte etxea 2025/11/20tik 2025/11/30era
Lakuako gizarte etxea 2025/12/01etik 2025/12/15era