Gau Beltza 2025 Mungian: egitaraua
Aurreko edizioetako arrakastaren ondoren, Mungiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu aurten ere Gau beltza ospatzeko, urteko gaurik beldurgarriena. Ostiralean, urriak 31, adin guztietako mungiarrek gau magiko batez gozatzeko aukera izango dute Izenaduban eta Uriguen parkean.
Zentzu horretan, egitaraua 18:30ean hasiko da Izenadubako aterpean, kalejira girotu batekin eta "Berpiztuak" ikuskizun beldurgarriarekin. Bertan, arimen gaueko pertsonaia bihurrienek eta Izenaduba Basoaren pertsonaia mitologikoek parte hartuko dute. 19:30etik 21:00etara, txikienak euren pertsonaia gogokoenetan bihurtu ahal izango dira, makillajeko eta aurpegiko pinturako tailer bati esker. 20:00etatik aurrera, taloen postuko ateak irekiko dira.
Izenaduba parkean bertan, bestalde, "Ezetz ausartu!" ibilbide misteriotsua egingo da 19:00etatik 22:00etara, Izenadubako pertsonaien eskutik. Basoa gau misteriotsu batean murgilduko da Gau Beltza ospatzeko. Bi pertsonaia berezik girotuko dute ibilbidea, bisitariei esperientzia magiko eta beldurgarria eskaintzeko, istorio, efektu eta susto txikien bidez. Ibilbidea iluntasunaren eta misterioen artean egingo da, gaikako dekorazioarekin. 20:00etatik aurrera, Kidan Magoaren magia ikuskizuna hasiko da.
Era berean, Uriguen parkea izango da Udalak antolatutako jardueren beste kokalekuetako bat. Dekorazio berezia eta eszenografikoa izango du, publikoarekiko interakzio zuzena bilatuz eta giro misteriotsu eta berezia sortuz. Kasu honetan, 21:00etatik 23:45era, bertaratzen direnek Trikizio taldearen erromeriaz gozatu ahal izango dute, eta 00:00etatik 3: 00etara, DJ Vithyren musikaz.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2025(e)ko Urriak 31
- LekuaMungia
- HizkuntzaEuskara
- Eranskinak
- Ikusi agenda Mungia


