Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: "Fernando Vicente: Beldurrezko zinemaren mitoa"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko urriaren 31(e)tik 2025(e)ko azaroaren 16(e)ra
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: "Fernando Vicente: Beldurrezko zinemaren mitoa"
    Irudia: Fernando Vicente

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

Fernando Vicenteren erakusketa honek beldurrezko zinemaren film ikonikoenetako batzuetara hurbiltzen gaitu. Zazpigarren Artearen sorreratik, beldurraren generoak ekarpen handia egin dio imajinario kolektiboari ezin konta ahala pertsonaia, munstro, gaueko kreatura eta planeta honetako eta beste batzuetako izakiekin, gure amesgaizto gogokoenetako batzuen parte direnak gaur egun.

Fernando Vicentek hogeita bost film erretratatu ditu Cuando nacen los monstruos – Mitos del cine de terror (Lunwerg Editores, 2022) liburutik sortutako erakusketa honetan. Film bakoitzeko bi irudi aurkezten dira bertan: ilustrazio bat eta kartel posible bat. Drakula, Frankenstein munstroa, Norman Bates, Freddy Krueger eta Hannibal Lecter dira erretratatutako pertsonaietako batzuk.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 17:00 - 20:00
  • Larunbat eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00

Laburrean

Non