"Eraldaketa baten kronika (1900-1957)"

Bilbao 2025(e)ko urriaren 31(e)tik 2026(e)ko apirilaren 6(e)ra
  • "Eraldaketa baten kronika (1900-1957)"

BBVAk eta Eusko Jaurlaritzak Eraldaketa baten kronika (1900-1957) erakusketa aurkeztu dute. Bigarren erakusketa da hau BBVAren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren arteko lankidetza-hitzarmenaren baitan, eta XX. mendeko hasierako urteetatik 1957ra arteko Euskal Herriko historia ekonomikoa ezagutzera ematen du. Erakusketa Euskadiko Artxibo Historikoaren Bilboko egoitzan egongo da ikusgai, urriaren 31tik apirilaren 6ra.

Eraldaketa baten kronika (1900-1957) lau ataletan banatuta eta ehunetik gora piezaz osatuta dago, eta herrialdearen garapen ekonomiko eta sozialari lotutako hainbat mugarri aurkezten ditu, BBVA Artxibo Historikoaren —Espainian sortutako lehen banku-artxibo pribatua— eta BBVA Bildumaren dokumentu, argazki, objektu eta artelanen bidez. Material horrekin ibilbide bat proposatzen da, etapa jakin batean zehar: BBVAren sorrera ekarri zuten bankuek (Banco de Bilbaok eta Banco de Vizcayak) nazioan eta nazioartean beren presentzia handitu zutenean eta proiektu giltzarriak finantzatu zituztenean, bai Euskal Autonomia Erkidegoan —Bizkaiko Labe Garaiak edo Hidroelektriko Iberikoa—, bai Espainiako gainerako lurraldeetan, eskualde- eta nazio-mailako hazkundean nabarmen lagunduta.

BBVAk Espainiako banku-artxibo historiko pribatu handiena du, aparteko ondare dokumentalez osatua eta, aldi berean, Euskal Herrian sustraitua.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren, 2023an, BBVAk funts dokumental familiar, enpresarial eta instituzional joriak gordailutu zituen Euskadiko Artxibo Historikoan, haiek katalogatzen eta digitalizatzen jarraitzeko, eta atari publiko digitalen bidez publikoaren eta ikertzaileen eskura jartzeko, erakusketa-ziklo bat antolatzeaz gain.

BBVA, kulturaren zerbitzura dagoen ondarea

BBVAk eta Euskadiko Artxibo Historikoak doako bisita gidatuak eskaintzen dituzte, aldez aurretik izena emanda, gaztelaniaz eta euskaraz, asteazkenetan 18:00etan eta larunbatetan 12:00etan. Bisita horietan, erakusketaren planteamendua azalduko zaie bertaratuei, eta piezak hobeto ezagutzeko aukera izango dute. Bisitaldia gidari batekin egingo duten taldeentzat, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Ekimen honekin, BBVAk kulturarekin eta ondarearekin duen konpromisoa berresten du, memoria kolektiboaren parte den ondare kulturala publikoari hurbilduta.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko urriaren 31(e)tik 2026(e)ko apirilaren 6(e)ra
  • LekuaEuskadiko Artxibo Historikoa
    María Diaz de Haro, 3
    Bilbao
    Web
  • Ikusi agenda Euskadiko Artxibo Historikoa, Bilbao

Non