Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: "Sombras, por supuesto"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Urriak 29
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: "Sombras, por supuesto"

Gasteizko 2025eko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne.
 
El Silencio konpainia berriro elkartu da, hainbat lan enblematiko aurkeztu ostean (Algo de Ruido hace, El tiempo todo entero, Fauna).

Hamar urte igaro ondoren nola lotzen dira gorputz horiek, ahots horiek, orain?

Oraindik ere ba al dute, beren baitan eta beren artean, garai batean izandako loturarik? Elkarrekin izandakoa ekarriko dute gogora? Ala zerbait berria sortuko dute?

Sombras, por supuesto antzezlanak aktoreen lengoaiari buruzko ariketa bat proposatzen du Rainer Werner Fassbinder zinemagilearen unibertsoan, zeinak beti inspiratu baitu konpainiaren lana: giro espektrala, saiakera, itzulpena eta errepikapena, bere lanarekin elkarrizketan aritzeko.

Buenos Airesen jaio zen Romina Paula, 1979an. Dramaturgia ikasketak egin zituen EMADen. Aktore gisa, Alejandro Catalán, Ricardo Bartís eta Pompeyo Audivertekin trebatu zen. Eszena alernatiboan, bitxia da Romina Paula. Aktore, zuzendari eta antzerkigile izateaz gain, bi liburu idatzi ditu, oso pertsonalak eta erakargarriak: ¿Vos me querés a mí? eta Agosto.

Estreinaldia Euskadin.

Sarrerak:

18 . Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Testua eta zuzendaritza: Romina Paula
  • Antzezleak: Esteban Bibliardi, Esteban Lamothe, Susana Pampón, Pilar Gamboa
  • Jatorrizko musika: Germán Cohen
  • Espazio eszenikoa eta argiak: Sebastián Arpesella, Romina Paula

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaEl Silencio konpainia
  • Data 2025(e)ko Urriak 29
  • Ordutegia19:30-20:30
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non