Nafarroa Oinez 2025: egitaraua

Villava/Atarrabia 2025(e)ko Urriak 19
  • Nafarroa Oinez 2025: egitaraua

Nafarroa Oinez 2025 jaia urriaren 19an ospatuko da Atarrabian, Buruz, Bihotzez, Oinez lelopean. 

Euskararen normalizazioa aldarrikatzen duen ekitaldia 2,8 km-ko ibilbide inklusibo eta irisgarriaren bidez egingo da, erabat asfaltatua, hiri-profilekoa eta ez zirkularra. Bisitariak oinez sartu ahal izango dira 3 gune berezitara, eta bertan hainbat jarduera egingo dira.

Buruz izeneko 1. gunea ikastolaren inguruan kokatuko da, eta, besteak beste, erraldoien dantzak edo Motxila 21, Trikidantz eta Gozategi taldeen emanaldiak izango dira.

2. gunea, Bihotzez izenekoa, Atarrabiako Ribed parkearen eta udaletxe plazaren inguruan garatuko da. Bertan, besteak beste, dantza jaialdi bat edo Gora Musikaren emanaldi bat programatu dira ikastolako erraldoiekin batera.

Eta 3. gunean, Oinez izenekoa, Huarteko futbol-zelaiaren ondoan kokatuko dena, Sorotan Bele eta Rebel Noise eta Oihan Vega DJaren musika entzungo da.

Eskaintza ibilbidean bertan osatuko da janari eta edari postuekin, txarangen musikarekin, zanpantzar kalejirekin edo gazteei zuzendutako Erronka lehiaketarekin.

Nafarroa Oinez 2025: egitaraua (pdf)

 

villava.es/

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko Urriak 19
  • LekuaVillava/Atarrabia
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Villava/Atarrabia

Non