Zinema familientzat: Kameleoiak gara!
Informazio orokorra
SINOPSIAK:
Pufferfish, Julia Ocker, Alemania, 2022, 3’
Itsaso handi batean, arrain handi eta gaiztoz betea, igelarraina ahalik eta handien eta indartsuen agertzen saiatzen da.
Nube, Diego Alonso Sánchez de la Barquera Estrada & Christian Arredondo Narvaez, Frantzia, 2024, 8’
Nube filma transmisioaren eta doluaren ideiari buruz poetikoki hitz egiten duen obra da. Hodei txuri bat den Mixtil txikiaren istorioa gonbidapen bat da gureak zaintzera.
Dancing in the rain, Chao-chun Yeh, Taiwan, Japonia, 2023, 6’
Neska bat bere logelan etzanda dago Taipén, aspertu egiten da eta lo egitera doa. Euri handia hasten da eta istorioa ametsen mundura sartzen da. Ohean igotzen da eta bere bidaia hasten du saguek gidatuta. Atzeko musika "Maiden's prayer" da, eta deskubritzen du saguak direla abestia jotzen ari direnak. Uretan murgildu ondoren, saguekin dantzan hasten da.
Pasos para volar, Nicolás Conte & Rosario Carlino, Argentina, Frantzia, 2024, 9’
Gela batean giltzapetuta, aireztagailu batekin, Txoriak Txoritxuari hegan egiten erakusten dio, berak hegorik ez izan arren.
Maletatxo misteriotsu baten agerpenak Txoriaren planak zapuztuko ditu, eta Txoritxuari ihes egiteko ustekabeko aukera bat emango dio.
A Menina com os Olhos Ocupados, André Carrilho, Portugal, 2024, 8’
Neska bat hirian, landan eta hondartzan barrena ibiltzen da, beti telefono bati tinko helduta, eta inoiz ere ez ditu begiak hortik aldentzen. Bidean, hainbat pertsonaiarekin egiten du topo: hartz bat, izurdeak, piratak eta estralurtar bat. Guztiak saiatzen dira neska liluratzen eta bere arreta erakartzen, baina bera axolagabe agertzen da inguruan gertatzen den guztiaren aurrean. Abentura sorta baten ondoren —tartean espaziora egindako bidaia labur bat—, neska zirku batean lurreratu eta errusiar mendi batera igotzen da. Inork espero ez zuena da, ibilbide zorabiagarrian zehar, telefonoa eskuetatik ihes egin eta lurrera eroriko zitzaiola, mila zatitan hautsiz.
Dreaming of flight, Elena Walf, Alemania, 2025, 6’
Oiloa arrautzak erruteko jaioa da, beste oiloek bezala. Baina zeruko enarak beste desio bat piztu dute beragan: hegan egin nahi du!
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak (haurrentzat)
- Data 2025(e)ko Urriak 5
- Ordutegia11:00
- LekuaTabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa4,00 € / 3,60 € / 1,00 €
- Sarrerak Erosi
- Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián


