Bolo-Bolo Weekend 2025 (urriak 4)
Prezioak:
- Abonamenduak: 40 € (uztailaren 20ra arte). Uztailaren 2an salgai.
- Eguneko sarrerak: uztailaren 21ean jarriko dira salgai. 25 € (abuztuaren 20ra arte) / 28 € (urriaren 2ra arte) / 30 € egun berean.
Donostia Kultura eta Bloody Mary Discos y Producciones promotorearen arteko lankidetzari esker, Bolo-Bolok bi musika gaualdi eskainiko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean (lehenengo eguna urriaren 3an). Bi eguneko musikaldi honek musika alternatiboa eta esperimentala ekarriko du Donostiara, estatuko eta nazioarteko eszena garaikidean nabarmendu diren 12 talde bertaratuz.
Bolo-Bolo Weekend Bloody Mary promotoraren 35 urteko ibilbidea ospatzeko proposamena da, rocka, psych-rocka, punk garaikidea eta pop alternatiboa generoetan oinarrituta, publiko gazte eta anitzarentzako pentsatua. Emakumezkoek osatutako edo gidatutako taldeek presentzia handia izango dute programazioan.
Urriaren 4an talde hauek hartuko dute parte:
- Dame Area
- Adiós Amores
- Silitia
- Indabe
- Airu
- Mikosis
Ikusi urriaren 3ko programazioa.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Urriak 4
- Ordutegia19:00
- LekuaIntxaurrondo Kultur Etxea
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa25 / 30 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Intxaurrondo Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián



