JOT DOWN 2025

Bergara 2025(e)ko urriaren 3(e)tik 2025(e)ko urriaren 4(e)ra
  • JOT DOWN 2025

2025eko XII. Jot Down Zientzia Sariak: Bergaran izango da urteko dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handiena Bergara munduko zientzia-epizentro bihurtuko da urriaren 3an eta 4an, eta XII. Jot Down Zientzia Sariak banatuko ditu “Elementu Kritikoak: Wolframetik Lur Arraroetara” leloarekin Duela 242 urte wolframaren aurkikuntza ikusi zuen herriak historia zientifikoa egingo du berriz ere urriaren 3an eta 4an, bertan ospatuko baitira 2025eko XII. Jot Down Zientzia Sariak.

Bergarako Laboratorium Museoa izango da ekitaldiaren egoitza nagusia. Espainiako dibulgatzaile zientifiko ospetsuenetako batzuk elkartuko dira bertan, eta omenaldia egingo diote Elhuyar anaiek 1783an aurkitutako elementu kimikoari.

Aurrekaririk gabeko ekitaldi zientifikoa Euskadin Jot Down Zientzia Sariak ekitaldia Jot Down Magazine aldizkariak antolatzen du Donostia International Physics Centerrekin (DIPC), Canfranceko Lurpeko Laborategiarekin, Bergarako Laboratorium Museoarekin eta Sevillako Unibertsitatearekin batera. Estatu espainoleko dibulgazio zientifikoko ekitaldi garrantzitsuena da.

“Bereziki zirraragarria da sari hauek Bergaran ematea, Euskadik munduko historiari egindako ekarpen zientifikorik handiena gertatu zen lekuan, alegia”, azaldu du Rosa Errazkin Laboratorium Museoko zuzendariak. “Wolframaren aurkikuntza ez zen izan mugarri kimiko bat soilik, baizik eta betiko aldatu zuen teknologia modernoa”.

Goi-mailako programa zientifikoa

Urriak 3, ostirala - Aurkitzaileen Eguna
Ekitaldia ostiralean hasiko da, historia eta abangoardia zientifikoa lotzen dituen programa batekin:
17:15 - Pascual Román Polo (EHU): “Bergaran isolatutako wolframa eta nazioartean izan duen proiekzioa”
17:50 - Inés Pellón (EHU): “Bergarako Laboratorium Chemicum edo Laborategi Kimikoa, XVIII. mendean sortutako berrikuntza-eredu aitzindaria”
18:25 - Oskar González-Mendia (KimikArte): “El tío Wolfram: Wolframa taula periodikoan”
19:00 - Juan José Gómez Cadenas (DIPC) eta Rosario Raro: “Wolframaren aldeko isilpeko gerra Canfranc-en”
19:35 - Juan Manuel García Ruiz (DIPC): “Kristalak eta lur arraroak”

Urriak 4, larunbata - Berrikuntzaren Eguna
Enrique F. Borjak gidatuta, larunbateko jardunaldiak elementu kritikoen etorkizuneko aplikazioak izango ditu ardatz:
11:10 - Enrique Ascasibar (CIEMAT): “Wolframa: elementu erabakigarria etorkizuneko energian”
11:45 - Clara Grima (Sevillako Unibertsitatea): Com algoritmos y a lo loco (Algoritmoak ero-eroan) liburuaren aurkezpena
12:20 - Francisco J. Tapiador (UCLM): “Klima eta lur arraroak”
12:55 - Panchulei: Un destello azul (Distira urdin bat)
13:30 - Sari-banaketa ekitaldia lau kategorietan: Saiakera, Narratiba, Ilustrazioa eta Argazkigintza Zientifikoa.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko urriaren 3(e)tik 2025(e)ko urriaren 4(e)ra
  • OrdutegiaIkus ezazu egitaraua
  • LekuaSeminarixoa
    San Martin Agirre Plaza, 4
    Bergara
    Web
  • ZenbatekoaDoakoa
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Seminarixoa, Bergara

Non