Bolo-Bolo Weekend 2025 (urriak 3)
Prezioak:
- Abonamenduak: 40 € (uztailaren 20ra arte).Uztailaren 2an salgai.
- Eguneko sarrerak: Uztailaren 21ean jarriko dira salgai. 25 € (abuztuaren 20ra arte) / 28 € (urriaren 2ra arte) / 30 € egun berean.
Donostia Kultura eta Bloody Mary Discos y Producciones promotorearen arteko lankidetzari esker, Bolo-Bolok bi musika gaualdi eskainiko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean (bigarren eguna urriaren 4an). Bi eguneko jaialdi honek musika alternatiboa eta esperimentala ekarriko du Donostiara, estatuko eta nazioarteko eszena garaikidean nabarmendu diren 12 talde bertaratuz.
Bolo-Bolo Weekend Bloody Mary promotoraren 35 urteko ibilbidea ospatzeko proposamena da, rocka, psych-rocka, punk garaikidea eta pop alternatiboa generoetan oinarrituta, publiko gazte eta anitzarentzako pentsatua. Emakumezkoek osatutako edo gidatutako taldeek presentzia handia izango dute programazioan.
Urriaren 3an honako talde hauek ariko dira:
- Grande Amore
- Aiko el grupo
- Honeyglaze
- Lukiek
- Kotoi
- Zeba
Ikusi urriaren 4ko egitaraua.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Urriak 3
- Ordutegia19:00
- LekuaIntxaurrondo Kultur Etxea
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa25 / 30 €
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Intxaurrondo Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián



