Liburu-aurkezpena: "El enigma de Anne Wallace" (Alfonso del Río)
Alfonso del Río idazlearen El enigma de Anne Wallace liburuaren aurkezpena.
Aurkezpenean izango dira:
- Alfonso del Río (autorea)
- Toni Hill (Grijalboren editorea)
- Marta Díaz (piano-jotzailea)
Intrigazko eleberri hau Asturiasko Printzearen Sarien banaketan kokatzen da eta Anne Wallace pianista ospetsua du protagonista, sarituetako bat. Zeremoniaren ondoren, bonba batek eztanda egiten du luxuzko hotelean, non koktel bat egiten den bertaratutako pertsona ospetsu guztiekin. Ustekabekoa eta esplikaezina da, segurtasun neurri izugarriak direla eta. Horregatik, ikerketa korapilatsu bat hasiko da, non piano-jolea, emakume xelebre, iragarrezina eta adimen zorrotzekoa, susmagarri nagusia den. Orduan, Anne Wallace behartuta egongo da Bieda inspektore zoliari puzzle korapilatsuaren pieza guztiak aurkitzera egia argitu arte.
Alfonso del Rio bilbotarrak karrera juridikoa eta literatura-bokazioa uztartzen ditu. Eleberrigile gisa egin zuen debuta "La ciudad de la lluvia" lanarekin iritsi zen. Kritikarien eta ikusleen arrakasta handia izan zuen, eta kontuan hartu beharreko autore gisa sendotu zuen. Geroago "El lenguaje oculto de los libros" argitaratu zuen eta orain bere azken eleberria aurkezten du, trama inguratzaile bat duen thriller bat.
Toni Hill Psikologian lizentziaduna, itzultzailea, idazlea eta Grijalbo-ko editorea da. "Trilogía del Verdugo" izenekoaren egilea da, egungo thriller-aren obra adimentsu eta zirraragarrienetako bat.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.
Bertaratzerik izan ezean, aurkezpenak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Urriak 2
- Ordutegia19:00
- LekuaBidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao
Web - Online https://www.youtube.com/channel/UCi67MwU0l-OEMpxY7e3XrkA
- ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Bidebarrieta Kulturgunea, Bilbao



