Amador Rehak-en hitzaldia: "Ezinezkoa posible egiteko artea"
Munstroak, ezinezko zauriak, karakterizazio magikoak, jantzi bereziak... Errealitatean ez dagoen guztiak bizia hartzen du sormena eta teknika uztartzen dituen ofizioari esker. Amador Rehak-ek historia irudimentsuenak errealitate ikusgarri bihurtzen dituzten arte eta efektu berezien sailetik egiten dituzten prozesuak azalduko dizkie bertaratzen direnei.
Amador Rehak efektu berezien koordinatzailea, arte zuzendaria eta storyboard marrazkilaria da. Alex de la Iglesia zuzendariaren 800 balas, Juanma Bajo Ulloaren Airbag, La Casa de Papel, Sky Rojo eta Torrente 4 bezalako proiektuetan parte hartu du.
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2025(e)ko Irailak 30
- Ordutegia19:00
- Lekua Vital Fundazioa Kulturunea - Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea) (Vitoria-Gasteiz)
- ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
- Web Vital Fundazioa Kulturunea


