Riberafest 2025

Erribera Beitia 2025(e)ko Irailak 27
  • Riberafest 2025
  • Riberafest 2025

Erribera Beitiako 3. RIBERAFEST musika jaialdia, kultura eta entretenimenduz beteriko edizio batekin itzuliko da. RIBERAFEST irailaren 27an ospatuko da Ribabellosan, musika eta kultura maite dutenentzat esperientzia ahaztezina izango dela aginduz. Aurten, luxuzko programazioa izango du berriz ere jaialdiak; estatu espainiar, zen Euskal Herriko artista ezaguben emanaldiak, jarduera kulturalak eta askotariko eskaintza gastronomikoa barne.

Ekitaldia Francisco Etxanobe kalearen eta Foruen eta San Martin plazen artean egingo da, bertaratzen direnek ikuskizun bakoitzaz eroso goza dezaten diseinatutako espazioekin. Gainera, gune interaktiboak, tailerrak eta murgiltze esperientziak egongo dira, edizio hau berezia egingo dutenak.

3. Riberafestek jende asko biltzea espero du, aurreko urteetan bezala, eta ez da soilik musikaren eta artearen ospakizun bat, baizik eta bertako komunitatearentzako eta bisitarientzako topagune bat ere izango da, energiaz eta sormenaz gozatu nahi duten bisitarientzat.

Aurten, besteak beste, Reincidentes edo Nøgen bezalako talde ezagunak egongo dira, baita Marte Lasarte, Micky & The Buzz edo Superalfa ere.

Sevillako Reincidentes taldeak ia lau hamarkadako historia du, Sevillakoak gaztelaniazko punk rockaren erreferente izaten jarraitzen dute, eta 2025 honetan PELIGRO disko berria estreinatuko dute. PELIGRO amorru eta salaketa oihu bat da, demokrazia eta justizia infernuetara jaisten hasi direlako ideia garatzen duena, eta herritarren botoa benetan agintzen duenaren zerbitzura utzi da, diruaren zerbitzura. Ideiak beti bezain argi, konpromiso sozial ukaezinarekin, eta ereserkiz beteriko zuzenekoarekin, Reincidentes taldearen kontzertuak ekitaldi ahaztezinak dira. 

Bere lehen bi disko arrakastatsuen ondoren, Nøgen talde donostiarra errepidera itzuli da ‘Åben Cirkel’ bere hirugarren diskoa aurkeztera. Lan berriarekin mugak hautsi eta orain artean ezezagun zituen latitude berrietara heltzea du helburu taldeak, eta horretarako Ane Negueruela abeslariaren ahots hunkigarri eta boteretsuaren zein gainerako taldekideen bultzada eta bizitasunaz baliatuko dira.

EGITARAUA

TXIKIGUNE Kiroldegia | Polideportivo

  • 12:00 TURUKUTUPA! "Reziklantes"
  • 17:30 EIDABE "Gora Bihotzak!"

TAILERRAK Foru Enparantza | TALLER Plaza De Los Fueros

  • 12:00-14:00 / 17:30-20:30 TXAPA Y PINTURA

KONTZERTUAK Foru Enparantza | Plaza De Los Fueros

  • 13:30 MICKY & THE BUZZ
  • 20:30 SUPERALFA!
  • 21:45 MARTE LASARTE
  • 22:55 NØGEN
  • 00:30 REINCIDENTES
  • 02:15 DJ TUNIPP

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko Irailak 27
  • Ordutegia13:00
  • LekuaRibabellosa
    Erribera Beitia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Erribera Beitia

Non