"Praktika nomadak 2023-25"
URIBITARTE40 aretoan Praktika nomadak 2023-25 erakusketa dago ikusgai; hots, honako artista hauen erakusketa kolektiboa: Juana García-Pozuelo, Harald Gmeiner, Helena Guy Lhomme, Victor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Pérez-Curiel, Saray Pérez Castilla eta Matteo Vettorello. Erakusketa irailaren 26tik azaroaren 9ra ikus ahal izango da.
PRAKTIKA NOMADAK 2023-25 honako artista hauen erakusketa kolektiboa da: Juana García-Pozuelo, Harald Gmeiner, Helena Guy Lhomme, Victor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Pérez-Curiel, Saray Pérez Castilla eta Matteo Vettorello. Proiektuan biltzen da Europako mugikortasunaren eta trukearen nazioarteko programan parte hartutako zortzi artistek 2023tik 2025era egindako egonaldi artistikoetan zehar sortutako obra. Programa BilbaoArtek sustatzen du, eta bertan sartzen dira Fondazione Bevilacqua La Masa (Venezia, Italia), Kunsthaus Bregenz (Bregenz, Austria) eta JAD Le Jardin des métiers d ‘Art et du Design (Paris, Frantzia).
Programa Bilboko Udalaren laguntzari eta Otaola Ubieta familiaren lankidetzari esker garatzen da, eta aukera ematen du hautatutako artistek iraupen desberdineko egonaldiak egiteko Europa-mailako ekoizpen-zentroetan; era horretan, Bilboko (Euskal Herria), Bregenz-eko (Austria), Parisko (Frantzia) eta Veneziako (Italia) artisten, erakundeen eta testuinguru kulturalen arteko lotura sustatzen da.
Erakusketa modu librean eta doan ikus ahal izango da 2025eko irailaren 26tik azaroaren 9ra, BilbaoArte Fundazioaren Uribitarte40 Aretoan. Ondoren, Veneziako Bienaleko Nazioarteko 61. Arte Erakusketarekin bat eginez, Fondazione Bevilacqua La Masan egongo da ikusgai, Giudecca 621 (San Cosmo zelaia, 30133 Venezia) 2026an, irailaren 17tik azaroaren 3ra bitartean.
Proiektua Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, eta Otaola Ubieta Familiaren mezenasgoari esker gauzatzen da, eta Fondazione Bevilacqua La Masarekin trukatzeko programaren babes egonkorra du.
Istituzione – Comune di Veneziarekin lankidetzan.
ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Praktika nomadak 2023-25
Artistak: Juana García-Pozuelo, Harald Gmeiner, Helena Guy Lhomme, Victor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Pérez-Curiel, Saray Pérez Castilla eta Matteo Vettorello.
Ekoizpen- eta truke-zentroak: Fondazione Bevilacqua La Masa. Venezia, Italia; BilbaoArte Fundazioa. Bilbo, Euskal Herria
Kunsthaus Bregenz. Bregenz, Austria; Le Jardin des métiers d ‘Art et du Design. Paris, Frantzia.
Lekua: URIBITARTE40 aretoa (Uribitarte pasealekua, 40. 48009 Bilbo).
Egunak: 2025eko irailak 26 – 2025eko azaroak 9
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko irailaren 26(e)tik 2025(e)ko azaroaren 9(e)ra
- Lekua"URIBITARTE40" erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda "URIBITARTE40" erakusketa aretoa (BilbaoArte), Bilbao


