"Euskara Ibiltaria", erakusketa interaktiboa
Hizketaren bidez, pertsonok emozioak, nahiak eta balioak adierazten ditugu; gizarte-harremanak eratzen ditugu, eta kultura- eta gizarte-jarduerak transmititzen ditugu.
Erakusketa honetan euskarazko hitzak eta ahotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolastu ahal izanen duzu.
Mapak, jokoak, animazioak, entzungaiak…
Erakusketa ibiltariaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan plazaratutako argitalpenak azaleratu bezala, euskararen ugaritasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexiko mailan, izen-morfologia zein aditz-morfologia esparruetan eta sintaxia alorrean). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.
Erakusketa bost atal nagusitan banaturik dago —Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza—, eta atal bakoitza atlaseko mapen hautaketa batek hornitua da, hala, bisitaria begi-kolpe bakar batez hizkuntza-aldaera horien guztien jabe egingo da. Horrezaz ostean, jokoak, animazioak eta entzungai gisako tresnak ere erabiltzen ditu erakusketak herri-hizkeren aberastasunean murgiltzeko.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko irailaren 22(e)tik 2025(e)ko urriaren 22(e)ra
- LekuaMaría de Maeztu Kultur Etxea
Camino de la Fuente, 1
Berrioplano
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda María de Maeztu Kultur Etxea, Berrioplano


