"Emakumea eta euskal pilota"

Erandio 2025(e)ko irailaren 22(e)tik 2025(e)ko urriaren 19(e)ra
  • "Emakumea eta euskal pilota"

Erakusketa honek omenaldia egin nahi die pilota-jokoan, zesta punta eta erraketa modalitateetan, kirolari profesional moduan aritu ziren lehenengo emakumeei, eta horiek guztiak ezagutzera eman. Erraketisten ospea eta abilezia orduko prentsan, literaturan, zineman edo telebistan islatu zen. Pilotak betidanik indar handia izan du Euskal Herrian, baina batez ere, gizonekin lotuta egon da. Hala ere, emakumeek ere pilota jokoan aspaldidanik hartu dute parte, lorpen handienak erraketa jokoan izan dituztelarik. Gainera, erraketistak lehen emakumezko kirolari profesionalak izan ziren. Ikus-entzunezkoen eta ukipen-pantailen bidez, emakume erraketistei buruz gaur egunera arte berreskuratu den dokumentazio ia guztia ikusteko aukera dago.

erandio.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko irailaren 22(e)tik 2025(e)ko urriaren 19(e)ra
  • LekuaJosu Murueta Kultur Etxea
    Josu Murueta Plaza, z/g
    Erandio
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Josu Murueta Kultur Etxea, Erandio

Non