MARABIYAK BIZI FEST 2025 JAIALDIA

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Irailak 20
  • MARABIYAK BIZI FEST 2025 JAIALDIA

Iruñean Marabiyak Bizi Fest musika- eta bizikleta-jaialdi ibiltariaren beste edizio bat eginen da, irailaren 20an, larunbata, 15:00etatik aurrera, Basotxotik abiatuta. Hirian zehar bizikletaz musikaren erritmoan ibiltzeko aukera ematen duen ekitaldi bakar eta originala da.

Festa Basotxotik abiatuko da, 15:00etan, Kabia DJen musika emanaldiarekin. 17:00etan, hirian barnako ibilbidea abiatuko da bizikletaz, eta hainbat geldialdi eta musika-emanaldi eginen dira honako toki hauetan: Ziudadelan (Marabiyak DJak / Brava DJa), Aitzindarien parkean (Brava DJa) eta Trinitariosko parkeko Pumptrackean amaituko da, non hainbat DJ arituko baitira (Lilakk DJa / Brava DJa b2b Reimy DJa).

PROGRAMA

  • 15:00 – 17:00 Basotxo kalea. Kabia DJak.
  • 17:00 – 17:40 Ibilbidea Ziudadelaraino. Marabiyak DJak.
  • 17:40 – 18:40 GELDIALDIA Ziudadelan. Marabiyak DJak / Brava DJa.
  • 18:40 – 19:20 Ibilbidea Aitzindarien parkeraino. Brava DJa.
  • 19:20 – 20:20 GELDIALDIA Aitzindarien parkean. Brava DJa / Lilakk DJa.
  • 20:20 – 21:00 Ibilbidea Trinitariosko parkeko Pumptrakeraino. Lilakk DJa.
  • 21:00 – 24:00: DJen ikuskizunak Trinitariosko parkeko Pumptrackean. Lilakk DJa / Brava DJa b2b Reimy DJa

Jaialdiak xede du komunitatearen, jasangarritasunaren (kutsadurarik eta hondakinik gabe) eta sormenaren balioak sustatzea, artisautza eta berrikuntza teknologikoa uztartuz.

DJAK

KABIA DJak beat kolpeka mugak hausten dituen kolektiboa da. Saio bakoitzean pista erritmo beroko energia-deskarga batekin pizten dute: hala nola reggaetonik garbiena, afrobeatak, dancehalla, cumbia digitala, kuduroa, dembowa eta hegoalde globaleko beste soinu batzuk. Festa baino gehiago da: dibertsitatearen, nahasketaren eta mugimenduan dagoen kulturaren aldeko oihua da. Pistan gorputzak, buruak eta lurraldeak elkartzen dituen errituala da, kulturak dantzaren bidez lotzen dituen esperientzia sortuz.

BRAVA DJa: Donostiako artista gaztea da. Donostiako Dabadaba aretoan aritu ohi den DJ Euskomadrildarrak askotariko estiloak nahasten ditu bere saioetan, hala nola trapa, dembowa eta reggaeton industriala. Neoperreoaren erreferentea da nazio mailan. DJa eta MCa, bassaren, jauzi egiteko erritmoen eta soinu gordin eta dibertigarrien jonkia da. Bere setak espazioan eta denboran barnako bidaiak dira, eta askotariko genero eta estiloak zeharkatzen dituzte: dembow lehorrenak, footwork eroena, grimea, miami bassa, ghettoa eta junglea, besteak beste. Bere bokal eta mugimendu galaktikoekin ahalik eta gehienezko energia hedatzeko ahalmena du.

LILAKK DJa Andaluziako hiriburutik datorren DJ gaztea da. Sevillan askoren belarriak liluratu ditu bere set neurrigabeekin, orain dela sei urte Bilbon, Euskal Herriko erreferente den Jarrera Klubb DNB ekoiztetxearen sortzaileetako bat izan zen eszenan bete-betean lekua eginez.

Zortzi urteko musika-ibilbidea egin du dagoeneko, hegoaldeko eta iparraldeko generoko klub ezagunetan aritu da, eta artista gaztea beti nabarmendu da plateretan duen energia sutzaileagatik. Bere saioetan bidaia frenetiko batera garamatza: neurofunk ilunean, deepean eta jump-uparen kanta jostalarietan barna.

MARABIYAK SOUN DJak

Ekitaldia antolatu duen arte-kolektiboa. Marabiyak Sound System behin betiko festa jasangarria da. Estatu mailako lehenengo bike sound system mugikor eta autonomoa da. Proposamen musikal eta eszeniko apurtzailea, non Reimy DJak, Marabiyak taldeko lantalde tekniko eta artistikoarekin batera eta hiru sound system triziklorekin, hiriko kaleak irauli nahi dituzte dj set indartsu batekin eta remix esklusiboekin. Ikuskizun paregabea eta 14.000 wattetik gorako soinu inguratzaileko festa esperientzia mugimenduan.

Jaialdia Europako Mugikortasunaren Astearen barruan kokatzen da.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko Irailak 20
  • Ordutegia15:00
  • LekuaPamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non