2025ko Sopela Kosta Fest irailaren 19tik 21era bitartean ospatuko da. Jaialdi sopeloztar ikonikoak berriro agurtuko du uda, natura, surfa eta kultura uztartuz, ohi bezala inor axolagabe utziko ez duen publiko orori zuzendutako programazio anitzarekin.
Urtero joaten da uda, eta urtero izaten du Sopelak uda behar bezala agurtzeko parada. 2014az geroztik martxan den Sopela Kosta Fest jaialdiak hamaikagarren edizioa izango du irailaren 19tik 21era bitarte.
Adin eta publiko guztiei jarri den jaialdia da, eta aurten ere nornahik gozatzeko aukera izango du. Natura, musika eta surfa oinarri izanik, Sopelako ingurunea eta ondare naturalez gozatzeko aukera eskainiko du Sopela Kosta Fest-ek.


