Irun Zuzenean Festibala 2025
2025ean, Irun Zuzenean musika ekimenak formatua aldatu, eta nobedadeak ekarriko ditu iraupenari eta agertokiei dagokienez. Zortzi urtez, arrakasta handia lortu du festibalak, baina Irungo Udalak, Kultura Arloaren bidez, pauso bat gehiago ematea erabaki du, eta, aurten, entzute handiko taldeen sei kontzertu antolatu ditu, lau asteburutan, CBAko agertoki berrian, zeinak Irun Zuzenean duen izena hain zuzen ere.
Emanaldiak ondoz ondoko lau asteburutan izango dira, irailaren 19, 20 eta 26an eta urriaren 3, 4 eta 11n, CBAko agertoki berrian, zeinak Irun Zuzenean duen izena hain zuzen, salbu eta Beberena, zeina San Juan plazan izango den, doan.
- Sarrerak salgai izango dira astelehenetik aurrera (abuztuak 11) irun.org webgunean.
Bebe eta Ariel Rot izango dira edizio honetako kartelburuak, eta izen handiko beste talde batzuk izango dituzte lagun: Belako, Los Punsetes, Tulsa eta Janus Lester. Era berean, bertako taldeak ere arituko dira, hala nola Onavibe, Slimfit, Santalla, Isora, Bluehat eta Aysha. Horrela, kontzertu eskaintza horri esker, Irun erreferentzia izango da berriro ere lurraldeko zuzeneko musikaren esparruan.
2025eko EGITARUA:
Irailaren 19a:
Irailaren 20a:
Irailaren 26a:
Urriaren 3a:
Urriaren 4a:
Urriaren 11:
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko irailaren 19(e)tik 2025(e)ko urriaren 11(e)ra
- LekuaIrungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea - CBA)
San Juan Arria plaza
Irun
Web - Sarrerak Erosi
- Ikusi agenda Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea - CBA), Irun


