"Ikusi eta Ikasi"
Erakusketa hau herritarren parte-hartze aktiboaren emaitza da, izan ere, hasierako fasean antolatutako argazki lehiaketa baten bidez jaso dira erakusketako irudiak. Lehiaketak espazio publikoaren erabilera eta mugikortasunaren inguruko begirada pertsonalak jaso zituen, eta hautatutako irudiek hainbat udalerritan zehar ibiliko den erakusketa osatzen dute orain. Erakusketaren helburua herritarrak kontzientziatzea, espazio publikoaren garrantzia azpimarratzea eta mugikortasunaren kultura berri eta errespetuzko bat bultzatzea da, baita bide-ezbehar bakoitzaren atzean ahaztu ezin ditugun benetako bizitzak eta istorioak daudela gogoraraztea ere.
STOP BIDE INDARKERIA elkarteak erakusketa hau ikuspegi kritiko eta irekiarekin bisitatzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Erakusketa ibiltaria:
- Ibaiondo G.E irailaren 2tik -16ra
- Zabalgana G.E irailaren 17tik urriaren 1ra
- Iparralde G.E. urriaren 1tik -17ra
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko irailaren 17(e)tik 2025(e)ko urriaren 1(e)ra
- LekuaZabalgana Gizarte etxea
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Zabalgana Gizarte etxea, Vitoria-Gasteiz


