Kultura Plazara 2025 (Zumardiaundia): "Basandere"
Kultura Plazara 2025 (beste plazak) jaialdiaren barruan.
Basoan bizi zen Basandere, eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan. / Nor da Basandere? / Basajaun naturaren boterea da, indarra eta kemena, basoen zaindaria! Eta Basandere? Izaki erromantiko, mendekati eta lizuna? Egoera aldatzeko unea iritsi da.
Pertsonaien glosarioa:
- Basajaun: oihan eta basoetako jauna
- Basandere: bere emaztea
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Marina Eskisabel, Borja Bordonabe
- Zuzendaritza koreografikoa: Borja Bordonabe
- Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
- Musika: Ion Estala
- Jantziak: Makabra, Sinestesiä Accesory, NODE
- Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes.
- Ideia, zuzendaritza: Ion Estala
- Babesa: Mundubat, Etxepare Euskal Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Dantzagunea, Kutxa Fundazioa, LABO GO (Sortze-prozesuen. erakusleihoa)
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaNode Dantza Konpainia
- Data 2025(e)ko Irailak 12
- Ordutegia19:30
- LekuaZumardiaundia
Tolosa - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Tolosa


