Boga Boga Festibala 2025 (Donostia / irailak 12-14 )
BOGA BOGA FESTIBALA Donostian sortu zen, irailean urtero musika independentearen inguruko festa handi bat ospatzeko; hirugarren edizio hau 2025eko irailaren 12tik 14ra izango da, eta orain arteko kartelik nazioartekoena izango du. Musika-asteburu bat izango da Miramar jauregiko Lorategietan hiru eszenatokirekin –bi kanpoan, jauregiaren alde banatan, eta beste bat barruan, ezkutuan– eta jaialdiaren DNA areagotzen duen proposamen artistiko anitz batekin: soula, rocka, hip hopa, musika elektronikoa, pop garaikidea...
Besteak beste, Gotts Street Park taldea izango da, 50 milioi entzunaldi baino gehiago lortu dituzten “Tell Me Why” eta “Got to Be Good” abestiekin, besteak beste; soularen, hip hoparen eta ekoizpen analogikoaren arteko haien nahasketa sofistikatuari esker, leku nabarmena lortu du nazioartean Ingalaterrako Leeds hiriko talde honek. Taldearen soinu bero eta gordinak 60ko hamarraldiko grabazioen estetika dakarkigu gogora, zintan grabatutako soularen klasikoen izpiritura garamatzan giro intimo eta atenporal batekin.
León Benavente Estatuko zuzeneko musika-talde onenetakotzat jotzen da, eta Donostian aurkeztuko dute haien Nueva sinfonía sobre el caos lan biribila. Christian Löffler elektronika emozionalaren alemaniar erreferenteak zuzeneko hipnotiko bat eskainiko du, atzean Donostiako Badia duela. Jacques-ek esperientzia sentsorial paregabea eskainiko du ohiko soinuetatik eta denbora errealeko manipulazioetatik abiatuta sortutako bere zeharkako technoarekin.
Miramar lorategietan HENGE britainiar talde ospetsuak ikuskizun sailkaezin eta eldarniozkoa eskainiko du, rock psikodelikoaren eta galaxiarteko technoaren arteko musikarekin.
Guzti horiekin batera, donostiar publikoak maite dituzten beste artista batzuk ere izango dira, hala nola Kokoshca, Azuleja lotsagabearekin batera, Ralphie Choo eta Rosalía bezalako figurez gain. Deadletter ere izango da Donostian, besteak beste Idles eta Fontaines DC taldeak katapultatu dituen post-punk modernoaren barruan; muga oso urruti jarriko dute haien energia geldiezinarekin. Ke Lepo & Félix Buff ere etorriko zaigu bere alkimia elektronikoarekin, eta Le Parody, elektronika esperimentalaren aitzindaria, bertaratzen direnei ilea laztuko dien soinu-esperientzia zirraragarriarekin.
Espazio eta publiko ugariko jaialdia
Ezkutuko Antzokian, Miramar jauregiaren barruan dagoen espaziorik intimoenean, izango dira bertako artista batzuen emanaldiak, Saguxar eta Eneritz Furyak musikarienak, esaterako; publikoarekin emozionalki konektatzeko pentsatutako formatua eskainiko dute. Haien abestien sentsibilitatea nabarmentzen duen hurbileko formatu batean eskainiko duten proposamen delikatu eta pertsonalez gozatzeko aukera berezia izango da.
Berritasun nabarmen gisa, Easo plazan egingo dira doako kontzertuak. Espazio horretan jarriko da Mercadabadillo azoka ere, jaialdiaren jai-giroa eta Easo plazara Euskotreneko geltokitik iritsiko diren estropada-zaleak fusionatzea helburu izango duena.
Irailaren 13an eta 14an, larunbata eta igandea, bertako eta nazioarteko hainbat talderen doako emanaldiak hartuko ditu Amara auzoak, musika elektronikoz, queer reggaetonez eta erritmo biziz.
BOGA BOGA FESTIBALAK bere agertoki kaleko, irisgarri eta anitzenean jarri du bere begirada, Easo Plazan, eta irailaren 13ko eta 14ko asteburuan publiko guztietarako jaialdi honen epizentroa izango da.
12:00etatik 18:00etara, doako 12 emanaldiz baino gehiagoz gozatu ahal izango da plazan; horrela, argi geratzen da jaialdiak indarra hartzen ari den musikaren, tokiko eszenaren eta jai-formatuen aldeko apustua egiten duela.
Larunbatean, hilak 13, BARÓN ROSKOW & LA MOMIA ACÚSTICA taldearekin hasiko da jaialdia. Jarraian, ZILIBITO. Disko musika, funka eta musika elektronikoa nahasten dituen TROPICAZA kolektibo donostiarraren emanaldi tropikala izango dugu ondoren. AIMARZ R&B-aren eta euskal eszena urbanoaren promesa gaztearekin hasiko da arratsaldea.Gero, XENIA eta NUSAR izango dira protagonistak, Jägermusic-ekin lankidetzan, eta proposamen elektroniko abangoardistak eta giro limurtzaileak ekarriko dizkigute.
Igandean, irailak 14, MIKOSIS taldearekin jarraituko du doako egitarauak; tokiko musika-eszenako talderik lotsagabeenetakoa da Mikosis; haiekin batera, post-punk doinuak ekarriko dizkigu NAXKER taldeak. TROPICAZA taldeak errepikatu egingo du, eta beste musika-emanaldi bat eskainiko du.
Arratsaldearekin jarraitzeko, PUTAS AMAK, musika elektronikoko proiektua, Lorea, Oiane eta Nahikari buru dituena Egia auzotik, elektronika irmoa KILIKI taldeak, eta pop elektrikoa TATXERSek; horrela, handikiro amaituko dira Easo Plazako emanaldiak.
Dabadabako programazioan, bestalde, honako artista hauek izango dira: ADRIEN BODY, BITTER BABE, LA NIÑA JACARANDÁ, ELENA BARBKER B2B BELTRANZ, MAMA SNAKE, LUCIENT, LOSCIL edo PATRICIA WOLF.
- Informazio gehiago: https://www.bogabogafestibala.eus/
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko irailaren 12(e)tik 2025(e)ko irailaren 14(e)ra
- LekuaMiramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua, 48
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa38 € / 60 € bonoa
- Sarrerak Erosi
- Ikusi agenda Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián


