Arabako Antzinako Musika Astea 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko irailaren 12(e)tik 2025(e)ko irailaren 21(e)ra
  • Arabako Antzinako Musika Astea 2025

Arabako Antzinako Musikaren Astea, Estatu mailako jaialdi sendo eta berezienetakoa, irailean itzuliko da, antzinako musika hurbileko esperientzia ireki eta parte-hartzaile bihurtzeko bereziki diseinatutako edizio batekin. Arabako Foru Aldundiko Kultura departamentuak antolatzen du jaialdia, eta irailaren 12tik 21era ospatuko da, kalitate artistikoarekin, lurralde-deszentralizazioarekin eta herritarrekiko konexioarekin duen konpromisoari eutsiz.

Edizio honetan, lehen aldiz, herritarrak zuzenean murgildu ahal izango dira musikaren sorkuntzan. Dantza tailerrak eta abesbatza kantuak izango ditugu, eta, hala, edozein herritarrek ikasi ahal izango du espezialisten ondoan, baita haiekin agertokia partekatu ere. Musika barrutik sentitzeko aukera paregabea!

Aurten, gizarteratzeari heldu diogu, adimen desgaitasuna duten pertsonentzat diseinatutako Erdi Aroko eta Errenazimentuko dantza tailer batekin. APDEMArekin arituko gara elkarlanean. Urrats bat gehiago, kultura anitzago eta irisgarriago baten alde egiten dugun apustuan. Guztiok gara ongietorriak.

Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleek zer-nolako talentua duten erakutsi ahal izango dute Gasteizko Santa Maria katedral paregabean, ahaleginak, talentuak eta ilusioak bat egiten duten jardunaldianingurune zoragarri batean.

Musika kale eta plazetara ere aterako da, Armonía Danza eta Ministriles de la Reyna konpainien kasuan. Talde hauek emango diote hasiera asteari Probintzia plazan. Ondoren, Euskal Barrokensemble taldeak folka eta musika errenazentista fusionatuko ditu, eta mugarik gabeko soinu bidaia batean murgilduko gara.

Mario Marzo eta Nacho Castellanos gazteek katedraletik zuzenean grabatuko dute “El Vomitorio” podcast ezaguna. Gainera, haien “A quiet voice inside” proiektuaz gozatu ahal izango dugu. Emozio musikalez betetako mendeak zeharkatuko dituen kontzertu iruzkindua da.

Estrebescant taldeak oinez gidatuko gaitu Okina-Saseta ibilbidean zehar. Ihuda ibaiaren haitzartearen albotik egingo den ibilaldia da, familien mendi ibiliak eta musika uztartzen dituena natura bete-betean. Esperientzia guztiz magikoa ingurune natural ederrean.

Urtero bezala, toki berriak bisitatu ahal izango ditugu, Arabako altxor ezkutuak, adibidez, Quintanilla Erriberabeitia Kulturgunea, eliza gotiko desakralizatua eta kulturgune bihurtua. Bestalde, Andetxako San Migel Goiaingeruaren elizak (Xabier Egañak sinatutako mural espresionistekin) espazioa irekiko dio FestClásica 2025 Zigilua irabazi duen taldeari: Belén Vaquero & Pérgamo Ensemble.

Tamar Lalo flautistaren eta Ignacio Prego klabezinistaren birtuosismoaz gozatu ahal izango dugu, baita Cantoría taldearen ahots polifoniaz ere. Jone Martínez sopranoak katedrala bisitatuko du Il Fervore taldearekin. Han bertan aurkeztuko du bere azken lana, “De Sópitu", Forma AntiqvakPablo eta Daniel Zapico anaiek binakako kontzertua egingo dute Arabako Arte Ederren Museo zoragarrian.

Haurrek hurbiletik ezagutuko dituzte On Kixoteren abenturakfamilientzako zuzeneko musika izango duen txotxongilo antzerki batean.

Klabearen eta tiorbaren soinua edo giza ahotsaren purutasuna lehen aldiz entzuten dutenek pasio iraunkorra sentituko dute jaialdi honekiko. Ilusio handiarekin, gure entzule leialen gustukoa izatea eta entzule berriak limurtzea espero dugun programa bat aurkeztu dugu.

 


Laburrean

Non