Irungo CBA berriaren inagurazioa: egitaraua
Irungo CBA espazio handitu berria, Kultur eta Sorkuntza Zentro berria, irailaren 11n inauguratuko da, diziplina artistiko guzti-guztiak hartuko dituen programazioarekin. Hemendik aurrera, kultura eta sorkuntza arloko ekimen desberdinak hartuko ditu azpiegitura berri honek bere baitan, eta egungo udal liburutegia osatuko du.
Irekiera-data Cristina Laborda alkateak eta Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kultura ordezkariak jakinarazi dute, eta Irungo Kultur eta Sormen Zentro gisa sortutako CBA kultur zentro berriko aretoetan hiru egunez egingo diren jarduerak zeintzuk izango diren azaldu dute.
Zuzeneko musika, zinema, industria sortzailea, bitartekaritza, arte eszenikoak eta arte-erakusketak izango dira hiru eguneko jardueren protagonistak. Irungo Udalak, Kultura arloaren bitartez, gune berri honen ardatz eta adierazpen artistikoak izango direnak erakutsi nahi dizkie herritarrei. Horrela, inaugurazio-programazioa izango da adibide garbia egun horietan kultur zentroa zuzenean ezagutzera hurbiltzen direnek ezagutu dezaten CBAren handitze horrek herritarrei eskaintzeko duen potentziala.
Azpimarratu behar da zentro berriak bikoiztu egiten duela egungo espazioa eta 2.400 m2 gehiago dituela, eta hori, erabilera desberdinetarako aretoak dituen zentro balioaniztun batean islatzen da, adibidez IrekiART, hitzaldi, ikus-entzunezko eta erakusketetarako plaza moduko gune bat, formatu desberdinetako erakusketak hartzeko gai dena; Irun Zuzenean, konfigurazio desberdinak ahalbidetuko dituen areto eszeniko bat biltegi, kamerino, komun eta beste zerbitzu batzuekin; Gazteria arloko zenbait zerbitzutarako espazio berri bat, Kontemporanea, sorkuntza artistikorako gune berri bat; eta CBA liburutegiaren egungo ikasketa-gela handituta.
Irekierako programazioa:
Irailak 11, osteguna
- 12:00: Inaugurazio instituzionala.
- 19:00: Inaugurazioa. Erakusketa: Jon Benet ‘Jonbismo’ - ‘Reencuentro’.
- 20:00: Geltoki - Janus Lester.
Irailak 12, ostirala
- 10:00 - 14:00: Bisita gidatuak Irungo elkarte eta kolektiboentzat.
- 19:00 Dantza Hirian -San Juan plaza.
- 20:30 Pódcast: ‘El sentido de la birra’ gonbidatu sorpresarekin.
Irailak 13, larunbata
- 11:00 Antzerki tailerra familientzat. Patxi Pérez.
- 13:00: Show cooking Yon Gallardo-rekin,eta KEOAren aurkezpena.
- Murgiltze-erakusketa: Silvia Sánchez ‘Evolución desde la imperfección: arte, realidad virtual y neurociencia’.
- Ribera bekak. Emaitzak - ‘Relatos del nuevo hogar’, Arkameyers (Arkaitz Saiz etaRakel Meyers) bikotearena.
- Aurkezpena:
- 19:00: IrekiART: Diego San José.
- 22:00: Irun Zuzenean - Kontzertua eta DJ set-a.
Inaugurazioari buruzko informazio gehiago: irun.org
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko Irailak 11
- LekuaIrungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea - CBA)
San Juan Arria plaza
Irun
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea - CBA), Irun


