Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna 2025 (Photomuseum Museoan)
Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna 2025
Doako sarrera. Edukiera bete arte.
Urtero legez, abuztuaren 19an Photomuseumak Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du.
Jarraian egun berezi honetako egitaraua eta ekintzen gora beherak azaltzen ditugu:
EGITARAUA
- 11,30etan Aurreskua. Lore eskaintza DAGUERREN monumentuan
- 11,45etan Bertsoak
- 12,00etan Proiekzioa
ARGAZKIKO EMAKUMEA
Dokumentalak Andaluzian argazkigintzan aitzindari izan diren emakumeak ahanzturatik atera nahi ditu. Ibilbideak XIX. mende hasierako historiako lehen argazkitik gaur egunera arte hartzen du, bereziki emakume argazkilarien izen handietan sakonduz. Profesional handi eta ausartak, hala nola Madama Fritz, Andaluziako lehen dagerrotipista; Madama Lorichon, Malagan estudio propioa izan zuen lehen emakume argazkilari andaluziarra; Amalia López, Jaenen aritutako argazkilari ospetsua; María Señán, Kordobako lehen estudio turistikoaren jabea; Sabina Muchart, bere garaiko Malagan ekintza-argazkilaria, edota Cabrako Elvira Ruiz, 1930eko Gran Premio Kodak argazkilaritza-saria irabazi zuen argazkilaria.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko Abuztuak 19
- Ordutegia11:30
- LekuaPhotomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Photomuseum, Zarautz


