Kazetaritza, bertatik bertara 2025: "Éxodos" erakuseta

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko abuztuaren 19(e)tik 2025(e)ko irailaren 14(e)ra
  • Kazetaritza, bertatik bertara 2025: "Éxodos" erakuseta

2025eko Kazetaritza, bertatik bertara programaren barne.
 
Egunero-egunero, milaka pertsonak etxea uzten dute atzean. Ez hala aukeratu dutelako, premia gorriak bultzatuta baizik. Gerratik, gosetik eta indarkeriatik ihesi. Ahal duten apurra bildu, eta seme-alabak besoetan hartuta, hara-hona dabiltza, bihotzean leku seguru bat aurkitzeko itxaropena akuilu. Kriminalizatuak, izua eta gorrotoa pizteko asmoz erabiliak... Egoera horretara makurtu dituzte, guk guztiok egingo genukeen bezala beren buruentzako zein senideentzako etorkizun hobea bilatze hutsagatik.

Erresistentzia eta duintasunez beterikobidaia da, baina milaka pertsona hiltzen da bidean.Komunikabide nagusienetan oso noizean behin agertzen diren migrazio-bideak aurkeztuko dizkigu erakusketa honek: Europako herrialdeen artean (Serbia-Hungaria, Irun eta Mantxako kanala, esaterako); baita urrunagoak ere, Kolonbia eta Panama arteko Darién eskualdea, adibidez, oihan-eremu zingiratsua, urtero ehunka mila pertsonak zeharkatzen dutena Estatu Batuetara bidean. Horrez gain, behin batean Kontinente Zaharrerantz bidean Senegaldik abiatu eta desagertu direnen senideen erretratuak biltzen ditu erakusketak.

SERGI CÁMARA

Prentsa-argazkilari independentea da, estatuko zein nazioarteko hainbat hedabidetan argitaratzen du bere lana. Migrazio etaerrefuxiatuen gorabeherei segika osatu du bere lan-ibilbidea. Somaliatik Yemenera ontziz joandakoen bidea jaso du argazkitan, baita Saharako basamortuko migrazio-bidea ere, eta Egipton dauden errefuxiatu eta migratzaileen organoen trafikoa. Hamarurtez, Melillako hesi inguruan jazotako giza eskubideen urraketak dokumentatu ditu; lan hori Negro liburuan (Blume, 2020) jaso izan du. Horrez gain, urtez urte errefuxiatuek Europan zehar eta Ameriketan Estatu Batuetara bidean jarraitu dituzten ibilbideak ezagutu ditu .

Telecinco kateak ematen duen José Couso saria irabazi zuen 2005ean, Melillako hesian egindako lanagatik, eta Joan Gomis Kazetaritza Solidarioko Saria, 2019, bere ibilbide profesionala aintzat hartuta.Cámararen lana Harvardeko Unibertsitateko erakusketa kolektibo baten parte izan da.

Cámararen aburuz, bere lanbidean gehiago balio du bota pare on batek, argazki-kamera on batek baino.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko abuztuaren 19(e)tik 2025(e)ko irailaren 14(e)ra
  • Ordutegia08:00-23:59
  • LekuaGasteiz hiribidea 85, Europako Biltzar Jauregiaren ondoan
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non