Bilboko Aste Nagusia 2025: Bilbao Mapamundi
Ohiko bilbainadak Aste Nagusian izango dira eguerdiro entzungai Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, 12:00etatik aurrera, abuztuaren 17tik 24ra bitartean, 8 kontzertutan.
Los 5 Bilbainos, Bilbao Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos taldeek egingo dituzte emanaldiak, eta agertokian txandakatuko dira Aste Nagusiko 8 egunetan, eta Uriko abesti herrikoiak birpasatuko dituzte. Gainera, pasodobleek, habanerek, hainbat eskualdetako folkloreak eta euskal musikak ere lekua izango dute zortzi kontzertuetan.
- Astelehena, abuztuaren 18a: Bilbao Mapamundi
OSTIRALA, HILAK 22, 2025EKO BILBAINADEN XXXVII. LEHIAKETAKO SARIAK
Parkeko agertokian, halaber, Bilbainaden XXXVII. Lehiaketako sariak banatuko dira. Bilboko Udalak antolatzen du lehiaketa, Radio Nerviónekin eta TeleBilbaorekin elkarlanean, eta arrakasta handia du adinekoen artean. Hitzordua abuztuaren 22an, ostiralean, izango da, 12:00etan. Juan Mari Aburto alkateak ekitaldi honetan parte hartuko du, udalbaltzako beste kide batzuekin batera.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Abuztuak 18
- Ordutegia12:00
- LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Doña Casilda Parkearen Pergola, Bilbao


