Jaraialdia 2025 - Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdia

Asparrena 2025(e)ko abuztuaren 14(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 17(e)ra
  • Jaraialdia 2025 - Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdia
  • Jaraialdia 2025 - Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdia
    "Farra"

Araban, uda berriz ere barre algaraz beteko da, Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren 32. Jaialdiarekin. Edizio honek 16 konpainia bilduko ditu, eta guztira 38 emanaldi egingo ditu lurraldeko 26 udalerritan. Abuztuaren 14tik 17ra, Araia izango da jaialdiaren muina, eta 11 emanaldi eskainiko dira; kaleko ikuskizunak, batzuk, eta aretoko muntaketak, besteak. Abuztuaren 2tik 31ra, jaialdia Arabako 25 herritan ere ibiliko da, eta aire zabaleko doako antzerkia eskainiko du.

Edizio honetan, ikusleek programazio askotariko eta txundigarriaz gozatu ahal izango dute, eta gustu guztietarako proposamenak izango dira. La mujer que mató a todo kabaret tragikomikotik hasi eta Espejismo, metamorfosis de una cucharilla komedia absurduraino, agertokia gogoeta, barre algara eta harridurarako espazio bihurtuko da.
 
Araiako Jaialdiak herri esentziari eta hurbiltasunari eusten die, eta emanaldiak eskaintzen ditu espazio estalietan zein aire zabalean. Arrazpi Berri kiroldegian egingo dira aretoko lau antzezlanak; Araiako kaleetan, berriz, nahi duen ororentzako zazpi emanaldi egingo dira. 

Aurtengo berritasunetako bat ziba tailerra izango da. Larunbat goizean egingo da, doan, Curolles konpainiaren eskutik, haurrei eta helduei zibaren artea hurbiltzeko eta hartaz gozatzeko aukera emateko.

Barruko emanaldien programazioa Araian

Arrazpi Berri kiroldegia (aretoko ikuskizunak, 22:30ean):

•    Abuztuaren 14a, osteguna: "Espejismo, metamorfosis de una cucharilla" – Koilara Teatro.
Komedia absurdoa da, antzerkiaren funtsezkoenetik sortua: bi aktoreren arteko joko erradikala agertokian, espazio-denboraren eta logikaren arauak hausten dituena. Ikuskizun horrek erakusten du inork ezin duela ihes egin arbasoen begiradatik, ez eta haien irudikeriatik ere.


•    Abuztuaren 15a, ostirala: “La mujer que mató a todo” – Nía Corcor konpainia.
Kabaret tragikomikoa 11 koadrotan; pertsona bakarrekoa, peripatetikoa eta sikaliptikoa. Ikuskizun sinplea eta sofistikatua, dotorea eta trauskila, gehiegizkoa eta minimalista. Konpainiak berak "perfektuki inperfektutzat" jotzen du.

•    Abuztuaren 16a, larunbata: "Farra" – Lucas Escobedo eta Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala.
2025eko Max saria. 1568ko, 1668ko edo are 2024ko Madrilgo parranda barrokoa birsortzen du lanak: festa, ospakizuna, musika, eromena eta magia inauterietan. Mozorro festa eta dantza artean, ikuskizunak iraganeko eta orainaldiko eromenari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

•    Abuztuaren 17a, igandea: “Artea” – Txalo Produkzioak. Euskaraz.
•    Sergiok margolan moderno bat erosi du dirutza ordainduta. Marcosek gorroto du margolana, eta zalantza du Sergiori benetan gustatzen zaion. Hirugarren laguna, Ibon, bitartekari lanak egiten saiatuko da arte modernoari buruzko eztabaida horretan, zeina, laster, adiskidetasunari buruzko eztabaida gogor bihurtuko baita.

Kale antzerkia Araian (doan):

•    Abuztuaren 14a, osteguna:
“La kermés del vermú” – Teatro Gorakada.

•    Abuztuaren 15a, ostirala:
“Tot bé!” – Curolles konpainia.
“US” – Midnight Company.


•    Abuztuaren 16a, larunbata:
“Eraitsi S.L.” – Goitibera.
“B.O.B.A.S.” – Jimena Cavalletti.

•    Abuztuaren 17a, igandea:
“Gota” – Txema Muñoz.
“Meraki” – Edu Manazas.


Parez pareko jarduera:Larunbat goizean, Curolles konpainiak doako ziba tailerra egingo du, zibaren artea adin guztietako jendeari hurbiltzeko.

Antzerki ibiltaria Araban (abuztuaren 2tik 31ra)

Jaialdiak Arabako 25 herritara eramango du umore antzerkia, guztira 27 emanaldirekin. 

araba.eus

Laburrean

Non