Azkoitiko Jaiak 2025: egitaraua

Azkoitia 2025(e)ko abuztuaren 14(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • Azkoitiko Jaiak 2025: egitaraua

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dira Azkoitiko Andramari jaiak 2025. Artista sorta zabala igaroko da Herriko plazako agertokitik Andramari jaietan. Udalak itxita du festetako kontzertuen egitaraua, eta punta-puntako taldeak iragarri ditu. Azkoitian izango dira, besteak beste, Süne eta Merina Gris. Halaber, Hits Cover Band taldeak 80ko eta 90eko hamarkadetako pop-rock estiloko abestirik arrakastatsuenen bertsioak eskainiko ditu. Trikitirik onenarekin etorriko dira Tapia eta Leturia edota Alberdi eta Erkizi trikitilariak ere.

Azokako baserritar ekoizleek eta saltzaileek botako dute aurtengo Andramaixek lehertaraziko dituen txupinazoa. Abuztuaren 14an, udaletxeko balkoian izango dira azokari izena eta izana ematen dieten postuetako sustatzaileak. Herriari eta herritarrei egiten dieten ekarpena eta ematen dieten zerbitzua eskertzeko eta aitortza egiteko baliatuko da jaiei ongietorria emateko unea.

azkoitia.eus

Laburrean

Non