Donostiako Aste Nagusia 2025
Donostiako Aste Nagusia 2025 abuztuaren 9tik 16ra ospatuko da. Kanoikadarekin eta Artillero abestiarekin hasten da urtero Donostiako Aste Nagusia. Aste Nagusia abuztuaren 9an hasiko da ohiko kanoikadarekin. Aurten une honetako protagonista izango dira Gipuzkoako Elikagaien Bankua – aurten Hiritar Merezimenduaren domina jaso du – eta Amara Berri Auzo Elkartea – astean zehar auzoan hainbat jarduera antolatu ahal izateko inplikazioa eskertu nahi zaio, erdialdetik beste auzoetara egitaraua eramatea posible eginez –.Bi kolektibo hauetako ordezkariak Udal korporazioarekin batera Artillero abestuko dute, jaia hasi baino minutu batzuk lehenago (19:00etan).
Guztira, 387 jarduera egingo dira hiriko 34 leku ezberdinetan, eta bertan, boluntarioez gain, ia 2.400 kultura eta kirol arlotako profesionalek parte hartuko dute.
- Donostiako Aste Nagusia 2025: egitarau osoa (pdf)
- Donostiako Aste Nagusia 2025: egitaraua, egunez egun
- Aste Nagusi Pirata 2025: egitaraua
Agertokiak eta nobedadeak
Aste Nagusiaren aurkezpena Uliako Mintegien parkean egin da, izan ere, aurtengoan jai eremu berria izango da. Eta bertan, azken urteetan arrakasta handia izan duen musika elektronikoaren zaleen topaketa gunea bihurtuko da. Horrenbestez, abuztuaren 14an, Dantz Point-a hartuko du, eta aurreko urteetan bezala, bertan izango dira hainbat artista, eta gunea sei ordu eta erdiz gunea askatasun- eta topaketa-agertoki bihurtuko du, eta ingurunea errespetatzen duen publiko anitza bertaratzea sustatuko du, musika paisaiarekin eta ingurumen-kontzientziarekin uztartuz.
Aurtengo nobedade nagusiena Donostiako Erraldoien konpartsaren eta Euskal Herriko eta Lleidako Castellers taldeen eskutik etorriko da. Talde hauek ikuskizun bateratua eskainiko dute abuztuaren 15ean, hain zuzen ere, emozio eta tradizioarekin gozatzeko aukera emango duen ikuskizuna. Goizeko 11etan Erraldoien konpartsa abuztuak 31 kaletik irtengo da, eta ordu berean Euskal Herriko eta Lleidako Casteller taldeek Kontxako erlojuetatik aterako dira, eta 11:45ean Alderdiederren elkartuko dira ikuskizun bateratua egiteko. Ondoren, guztiak elkarrekin Konstituzio plazara joango dira eta 14:00etan azken emanaldi bateratua egingo dute.
Suek 60 edizio
Aurtengo protagonista nagusiena Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa izango da, bere 60. edizioan. Hori dela eta, Donostia Kultura Festakek edizio berezia antolatu du, eta bolbora, argia eta kolore erakustaldiaz gozatzeko aukera egongo da. Gainera, parte hartuko duten su.etxeen zerrenda 60 urte luzetan lehiaketan saria jaso duten su-etxeek osatuko dute. Beraz, aurtengoa publikoari ez da oharkabe pasako zaion edizioa izango.
Gainera, Aste Nagusia itxiko duen ikuskizun piromusikala berezia izango da eta eta hiru zuzeneko esku-hartze musikal egongo dira, Izaro, Janus Lester eta Txaranga Joselontxos-en eskutik. Eta jarraian, badiaren gaineko laser ikuskizun bat, DJ emanaldi batekin: esperientzia bisual eta sentsorial paregabea, 2025eko Aste Nagusiari amaiera emateko.
Falta ezin diren klasikoak
Aste Nagusia ez litzateke berdina izango urteko hitzordura faltako ez diren ohiko jarduera klasikoak gabe. Hortaz, aurten ere, Aste Nagusiak bost lehiaketa gastronomiko izango ditu, “Sukaldatu J&J: jangarri eta jasangarri” goiburupean. Bertan, bereziki kontuan hartuko da lehiaketa bakoitzeko platerak egiteko aukeratutako osagaiak ahalik eta gehien aprobetxatzea. Lehiaketak abuztuaren 12an, asteartean, hasiko dira, eta parte-hartzaileek Paella, Begi haundi tintan, Legatza saltsa berdean eta Marmitakoa egiteko trebetasuna erakutsi ahal izango dute. Gainera, ez da faltako Etxekoekin sukaldean lehiaketa gastronomikoa, hain zuzen ere, arrakasta handia izaten duen lehiaketa.
Aste Nagusia ez litzateke ezer izango beste hainbat ekitaldirik gabe: Erraldoi eta Buruhandiek arratsaldero etxeko txikienak dantzan jarriko dituzte; musika eskaintza zabalarekin gozatzeko aukera egongo da Sagues, Easo plaza edo Bulebarreko kioskoan; Donostia eta Gipuzkoako hainbat dantza taldeek folklore ikuskizunak eskainiko dituzte arratsaldero Konstituzio plazan; eta bertan ere txistularien ohiko alardea egingo da; Trinitate plazan, berriz, herri kirolek izango dute protagonismoa; hipodromoan Urrezko Kopa jarriko da jokoan; eta abuztuaren 14ko gauean Festara abestuko dute hiru oholtza ezberdinetan (Parte Zaharra, Antigua eta Amara) donostiarrei festan parte hartzera deituz.
Aste Nagusian ere klasiko handia dira barraken guneak. Iaz bezala, Urdaneta kalean Koldo Mitxelena berritzeko egiten ari diren obrak direla-eta, haurrentzako barrakak Gipuzkoa plazan jarriko dira. Hauek, Pasealeku Berriko barraken gunea bezala, abuztuaren 8tik 18ra egongo dira irekita. Lehendabiziko eta azken egunetan prezio herrikoiak egongo dira. Halaber, barraken guneek musika kenduko dute 8 orduz, autismoa duten pertsonek barrakekin ere gozatzeko aukera izan dezaten. Hortaz, abuztuaren 8an, 13an, 15ean eta 18an, 16:30etik 18:30era aplikatuko da neurria.
2025eko Aste Nagusian Sagueseko agertokian arituko diren artistak aurkeztu ditu gaur Donostia Festak atalak. Kultura zinegotzi Jon Insaustik “musika estilo ezberdinez, eta bertako zein arrakasta handiak ekarriko dituzten beste hainbat artistez” osatutako egitarauaren berri eman du gaur, hain zuzen ere, Sagues elkargune bihurtuko duen egitaraua.
Abuztuaren 9tik 16ra bitartean kontzertu bat izango da egunero, kasu guztietan 23: 45ean hasita.
Hauek dira Sagueseko kontzertuak:
- Abuztuak 9 - Morodo
- Abuztuak 10 - Vicco
- Abuztuak 11 - OBK
- Abuztuak 12 - J Martina + Dupla
- Abuztuak 13 - Sexy Zebras
- Abuztuak 14 - Janus Lester
- Abuztuak 15 - Marlon
- Abuztuak 16 - Leire Martínez
Aste Nagusiaren informazio guztia: astenagusia.donostiakultura.eus
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2025(e)ko abuztuaren 9(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 16(e)ra
- LekuaDonostia / San Sebastián
- Info Gehiago
- Ikusi agenda Donostia / San Sebastián


