Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2025: THE TWIN REBELS
2025eko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien barne.
The Twin Rebels Gasteizko haize hotzen artetik sortu egin zen 2018an, soinu-proposamen paregabea altzoan zekarrela.
The Dealers, Motto eta The Retrievers bezalako talde ezagunetako musikari nabarmenek osatzen dute taldea. Etenik gabeko bilakaeran murgildurik, The Twin Rebels taldearen helburua da bihotzik gogorrena ere biguntzea, doinu beroak eta azidoak baliaturik. Musika-eraginen artean AEBko Mendebaldeko kostaldearen uhinak aurkituko ditugu, Neo-Psych soinua eta 90. hamarkadako rock alternatiboaren eta rock progresiboaren oihartzuna.
Gasteizko jaietan taldeak bere lehen LPa aurkezteko ohorea izango du: "Who's the Dreamer?". Otsailean grabatu egin zuten, Cápsula taldeko Martín Cápsula handiaren Silver Recordings estudioetan.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Abuztuak 7
- Ordutegia20:30-21:30 (gutxi gorabehera)
- LekuaFalerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaIngelesa
- Ikusi agenda Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea), Vitoria-Gasteiz


