Zumaiako Musika Jaialdia 2025: SAS: Copland & Rimsky Korsakov

Zumaia 2025(e)ko Abuztuak 3
  • Zumaiako Musika Jaialdia 2025: SAS: Copland & Rimsky Korsakov

Zumaiako 2025eko Musika Jaialdiaren barruan.

Batetik, Appalachian Spring ("Udaberria Appalachetan"- Ipar Amerikako ekialdean dagoen mendikate garrantzitsua-) Aaron Coplandek konposatu   zuen, eta 1944an estreinatu  zuen ballet gisa -Martha Graham koreografo eta dantzariak Coolidge Fundazioaren laguntzarekin-, eta konpositoreari 1945eko Musikako Pulitzer saria eman zion-. Argumentuak 1800eko hamarkadako aitzindari estatubatuarren udaberriko festa deskribatzen du.

Bestetik, Nikolai Rimsky-Korsakov-ek Sherezade 1888an idatzi zuen, Ekialde Ertaineko herri ipuinen bilduman  oinarrituz, “Mila eta bat gau” izenekoa, Urrezko Aro Islamikokoa, VIII.mendetik XIV.era bitartekoa. Sherezaderenistorioa gizon boteretsu baten basakeriari aurre egiteko bere nagusitasun intelektuala erabiltzen duen emakume babesgabe baten istorioa da.

https://www.sasmusikaelkartea.com/sas-copland-rimsky-korsakov/


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Abuztuak 3
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZumaiena Aretoa
    Axular Ibiltokia Hiribidea, 6
    Zumaia
  • Zenbatekoa3 / 12 € + Fila 0 ilara
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Zumaiena Aretoa, Zumaia

Non