Gure Zirkua 2025 (Orio)

Orio 2025(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • Gure Zirkua 2025 (Orio)

Gure Zirkuak emanaldi berria prestatu du denboraldi honetarako, eta abuztuan Orion izango dira, beste behin. Guztira 14 emanaldi egingo dituzte, ostiraletik igandera, eta sarrerak eskuratu daitezke Gure Zirkuaren webgunean.

Gure Zirkuak Abadia saria jaso du ekainean. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako saria da, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko. Gure Zirkuaren kasuan, “euskararen normalizazioaren, kulturaren deszentralizazioaren, familientzako aisialdiaren eta tokiko talentuaren sustapenaren alde modu berritzaile eta atseginean egindako lanagatik” eman diote garaikurra. Urte hasieran, halaber, Sagardo Denboraldia zabaldu zuen Iker Galartza eta Joseba Usabiagak zuzendutako lantaldeak.

Aitortzak jasotzen ez ezik, emanaldi berria prestatzen ere ibili dira azken hiletan, eta Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Eibarren geldialdiak egin ondoren, uztaila eta abuztua Lekeition eta Orion pasatuko dituzte, hurrenez hurren.

Abuztuaren 1tik 23ra egingo dituzte emanaldiak, 12:00etan edo 19:00etan, Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko belardian. 

  • Hemen kontsultatu daitezke datak eta ordutegiak.

Sarreren salmenta:

Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean daude salgai eta lotura eskuragai duzue Udalaren webguneko Agenda ataletik.

 

orio.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • LekuaMendibeltzen alboko zelaian
    Orio
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Orio

Non