Zumaiako Musika Jaialdia 2025: "Peru eta otsoa"

Zumaia 2025(e)ko Uztailak 31
  • Zumaiako Musika Jaialdia 2025: "Peru eta otsoa"

Zumaiako 2025eko Musika Jaialdiaren barruan.

Musika Bandaren eskutik, haurrentzako emanaldia, Foronda jauregiaren kanpoaldean: Peru eta Otsoa. Narratzailea: Amaia Ruiz de Galarreta.

Prokófiev-en ideia, musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzea zen eta honela egin zituen konposizio sinfonikoa eta ipuinaren moldaketa ere.

Ipuin errusiar klasiko honen pertsonaiak hartu zituen eta bakoitzari orkestako instrumendu bat egokitu zion errepresentazio modura. Honela, Peru, orkestako hari-instrumenduen bidez azalduko zaigu. Peruren laguna, txori txikia, zeharkako txirula izango da, zoritxarreko ahatea oboea, katu zuhurra klarinete goxoa, aitona, beti marmarrean fagota, basoan bizi den otso handi grisa trompak, eta azkenik, basoan dabiltzan ehiztariak, tinbalak eta bonboa.

Eszenatokian zuhaitz eder bat, gramofono zahar bat eta eguneroko traste pilo baten laguntzarekin ipuina kontatuko diguten kaleko, munduko, bi pertsonaia.

Peru eta Otsoa, haurrentzako ipuin sinfonikoen jatorria, atenporala eta haurrentzat egin den sinfonia garrantsitsuena, oraingoan, DIDAU antzerki faktoriaren bertsio berezian.

zumaia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Uztailak 31
  • Ordutegia13:00
  • LekuaForonda Jauregia
    Odieta, 2
    Zumaia
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Foronda Jauregia, Zumaia

Non