2025eko egile berriendako euskarazko literatur lehiaketa
Iruñeko Udalak martxan jarri du Egile berriendako XXXV. euskarazko literatur lehiaketa, poesia eta narrazio modalitateetan. Lehiaketa Nafarroan jaio diren edo helbidea bertan duten egileei zuzenduta dago.
Lanak aurkezteko epea urriaren 27an amaituko da.
Iaz 21 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta haren xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Hori dela eta, ezin izanen dira aurkeztu bere izenpean literatur lan bat baino gehiago argitaratu duten egileak; ez dira muga horretan sartzen aldizkarietan, egunkarietan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ere ezin dute parte hartu modalitate horretan.
Egile bakoitzak lan bakarra aurkezten ahalko du modalitate bakoitzeko, gai librekoa, jatorrizkoa eta argitaratu gabea. Poesiako modalitatean, lanek gutxienez 200 bertso izan behar dituzte, eta narrazioek, gutxienez, 15 orrialde, 11 tamainako Arial letra motarekin eta tarte bikoitzaz. Hiru sari daude modalitate bakoitzeko: lehen saria 2.500, eurokoa; bigarrena, 1.000 eurokoa, eta hirugarrena, 500 eurokoa. Halaber, oinarrietan ezarritakoarekin bat lau aipamen ematen ahalko dira, bakoitza 250 eurokoa, modalitatea kontuan artu gabe.
Lanen aurkezpena
Lanak telematikoki aurkeztu behar dira webgune honetan bertan; non eskuragarri baitaude oinarriak eta parte hartzeko formularioa. Izen-ematea aurrez aurre ere egiten ahal da Udalaren erregistroetan, baina ezinen da erregistro elektronikoaren bidez egin, parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera.
Epaimahaiak eman gabe uzten ahalko ditu sariak edo ‘ex-aequo’ eman; kasu horretan, saria aukeratutako egileen artean banatuko litzateke.
EGILE BERRIENDAKO XXXV. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA
- Parte hartzeko epea: urriaren 27ra arte
- Bi modalitate izanen dira:
- Poesia: gutxieneko luzera, 200 bertso
- Narrazioa: gutxieneko luzera, 15 orrialde (Arial 11, tarte bikoitzaz)
- Sariak: hiru sari modalitate bakoitzeko, eta lau aipamen emateko aukera (guztira 9.000 euro)
- Lehen saria: 2.500 euro
- Bigarren saria: 1.000 euro
- Hirugarren saria: 500 euro
- Accesita: 250 euro
Parte-hartzaileek beren lanak eta datuak aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko. Horretarako, inprimaki bat bete beharko dute, eta botoi honen bidez sartu beharko dute:
Epaimahaia Castillo Suarez Garcia idazle eta euskaltzainak, Irati Iturritza Errea idazle, irakasle eta itzultzaileak, eta Iosune de Goñi García idazle eta “Euskal Idazleen Elkarteko” kideak osatuko dute.
Laburrean
- Mota Lehiaketa
- Data 2025(e)ko uztailaren 31(e)tik 2025(e)ko urriaren 27(e)ra
- LekuaPamplona/Iruña
- ZenbatekoaIzen-ematea
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Pamplona/Iruña


