Kalean 2025: "URA GARA BIDEAN"
Tradizioa gara edo tradizioak egiten gaitu? Tradizioak olatuka funtzionatzen du edo guk sortzen ditugu tradizioaren olatu berriak? SAGEL taldearen eskutik, galderak erantzuteko galdera gehiago proposatzen dituen estraineko ikuskizuna da esku artean duzun hau. Antzeko galderetatik abiatuz eta ura metafora gisa hartuta, Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien figurak eta euren ibilbidea gogoratu eta gorestea du helburu ikuskizun honek, euren kantu eta piezetatik abiatuta eta gaurko musika moldeetara ekarrita.
Zalantzarik gabe, trikitixaren atzoko eta gaurko munduak uztartuko dituen ikus-entzunezko bidaia oparo bat, sorpresaz betea non ikusleak ez duen bidaiatik jaitsi nahi izango. Hori guztia, Off-eko ahots zein bereziki ikuskizunerako idatzitako abesti, letra eta doinuz lagundua, atzotik gaurkotsunerako bidaia ahaztezin bihurtuko dutenak.
Musikariak: Sagel. Partaideak:
- Perkusioa: Iñaki Letamendia
- Trikitixa: Andoitz Antzizar
- Ahotsa: Izaro Markotegi
Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Uztailak 28
- Ordutegia19:00
- LekuaSan Martin auzoa
Oñati - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Oñati


