Jazzaldia 2025: Arima Soul System: Lidia Insausti & DJ Makala
Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Arima Soul 2020an Zarautzen jaiotako proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitzek, Makala eta/edo DJ Makala izenez ezagunak, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Beren proposamenak Soul, Funk, R&B, Disco eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Proiektua oso malgua da zuzenekoetan, hau da, formatu posible asko hartzen ditu, eta horietako bat da Arima Soul System izeneko duoa: DJ Makala beteranoak musika-oinarriak ipintzen ditu eta Lidia Insaustik gainetik abesten du maisutasunez. Beren zuzenekoetan errepertorio propioa eta klasikoak nahasten dituzte, baita goresten duten musikaren bitxikeriak ere publikoaren gozamenerako.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Uztailak 27
- Ordutegia21:30
- LekuaFrigo gunea
Donostia / San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Donostia / San Sebastián


