Udal Musika Bandak Floridako parkean kontzertu berezi bat eskainiko du datozen jaiak girotzeko.
Andre Maria Zuriaren Jaiak dira Udal Musika Bandaren urteko agendaren une nabarmenetako bat. Besteak beste, Zeledonen Jaitsiera eta bukaerako igoera, dianak, kalejira eta Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera bere musikarekin laguntzeaz arduratzen da. Gainera, etenik gabeko mende bat baino gehiagoko lana duen formazio hau da protagonista Florida parkean, eguerdiro, ematen dituzten ohiko kontzertuetan.
Zuzendaria: Iker Olazabal
EGITARAUA:
'Overture to a New age', Jan de Haan
'La Florida', Felipe Hernando
'Basque Rhapsodie', Melvin Scheldon
'Katiuska 2º fantasía', Pablo Sorozabal
'Marcha alavesa', Felipe Hernando
'Betoño', Atiarno
'Virgen Blanca', Luis Aránburu
'Ya vienen los Blusas', José María González Bastida