SMC: MUSIKA ARETOAK KALEAN 2025
Iruñeko Udalak, Navarra Music Commission-ekin batera, SMC: Musika Aretoak Kalean programa antolatu du aurten ere, Basotxoan eskainiko diren atari zabaleko kontzertuekin, hiriko edukiera txikiko eta handiko aretoek antolatzen duten zirkuituari balioa emateko eta hura babestu aldera. Aurten, Tuterak, Erronkarik eta Elizondok ere bat egin dute programarekin. Iruñeko emanaldiak asteazkenetan izango dira, uztailaren 30etik irailaren 17ra, 20:00etan. Sarrera doan.
Big Member izango da Iruñeko agertokira igoko den lehen taldea, eta haren atzetik etorriko dira Tiburona, Kbless, Los Bengala, Black Beltz, Patxa eta Chulería Joder.
Zikloa publiko guztiari zuzenduta dago, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rocka, punka, indiea, reggaea, heavya eta abar. Ekimenean parte hartzen duten aretoak Garazi, Canalla, Geltoki, Txintxarri, Terminal, Krawill eta Zentral dira, baita La Guarrida (Tutera), Errota (Erronkari) eta Txokoto (Elizondo) ere.
KONTZERTUAK:
BASOTXOA. IRUÑA. ASTEAZKENETAN. 20:00
- Uztailak 30
- Big Member
- Garaziren eskutik
- Rock
- Big Member
- Abuztuak 6
- Tiburona
- Canallaren eskutik
- Punk – Indie
- Tiburona
- Abuztuak 13
- Kbless
- Geltokiren eskutik
- Reggae esperimentala
- Kbless
- Abuztuak 20
- Los Bengala
- Txintxarriren eskutik
- Rock and Roll / Indie
- Los Bengala
- Irailak 3
- Black Beltz
- Terminalen eskutik
- Heavy
- Black Beltz
- Irailak 10
- Patxa
- Krawillen eskutik
- Heavy
- Patxa
- Irailak 17
- Chuleria Joder
- Zentralen eskutik
- Punk Rock
- Chuleria Joder
BESTE HERRIETAN
- Uztailak 25 (21:00)
- Exuvia + Chicarela
- La Guarridaren eskutik
- Tutera
- Punk Rock
- Exuvia + Chicarela
- Abuztuak 8
- Aurora Beltrán
- Errotaren eskutik
- Erronkari
- Pop Rock
- Aurora Beltrán
- Irailak 6
- Castazabal
- Txokotoren eskutik
- Elizondo
- Hiri-Flamenkoa
- Castazabal
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko uztailaren 25(e)tik 2025(e)ko irailaren 17(e)ra
- LekuaPamplona/Iruña
- ZenbatekoaDoan
- Info Gehiago
- Ikusi agenda Pamplona/Iruña


