Errenteriako Madalenak 2025 Jaiak: PETTI

Errenteria 2025(e)ko Uztailak 25
  • Errenteriako Madalenak 2025 Jaiak: PETTI

Errenteriako 2025eko Madalenak Jaien barne.

PETTI musikari eta abeslariaren gitarra eta ahotsa tresnarik ahaltsuenak dira arima esploratzeko eta sentimenduak transmititzeko.

Horren erakusgarri da bere ibilbidean argitaratutako diskografia osoa, hasi lehen lan intimistetatik, hurrengo dizko elektrikoetatik igaro, eta azken lan handiraino: Manipulazio estrategiak. Hain zuzen, Noam Chomskyren pentsamenduan eta Harkaitz Canoren hitzetan oinarritutako disko horrek harrera ezin hobea izan du, eta hainbat zuzeneko eskaini ditu, Euskal Herriko musikari puntakoenen laguntzarekin.

Oraingoan, bakarkako kontzertua eskainiko digu, bere ibilbideko kantu kuttunekin osatutako errepertorioarekin.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia19:00
  • LekuaXabier Olaskoaga plaza
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Errenteria

Non