Bilbao Blues Festival 2025: Mississippi Queen & The Wet Dogs + The Kings of Blues + Blackburn Brothers
2025eko Bilbao Blues Festival jaialdiaren barne.
- Mississippi Queen & The Wet Dogs (19:00etan)
Soul-funk bilbotarra estilo propioarekin.
Mississippi Queen & The Wet Dogs tokiko musika beltzaren talde erreferentekotzat hartzen da soula, funka, bluesa, gospela eta countrya uztartzen dituen estilo-aukera zabala erakusten du. Bere zuzenekoak emozioa eta intentsitatea ditu ezaugarri, eta lehen unetik dantzatzera eta abestera gonbidatzen du.
Ines Goñiri, bikaineko abeslaria -Travellin’ Brothersen korista- eta 2015ean taldeko sortzailea, Aitor Zorriketa “The Malamute” (gitarra), Ander Alonso (bateria), Mikel Nuñez (teklatuak) eta Jon Carranzarekin (baxua) laguntzen dute, denak eszenatoki gainean esperientzia eta kalitate handiko musikariak.
Haien lehen lana 2019koa da, “Try Me”. Joan den urtearen amaieran, bigarren albuma argitaratu zuten, “Phoenix”, zortzi abesti originalez osatua, eta horiekin taldearen identitate musikala esploratu eta garatu zuten. Haien ibilbidean zehar, The Beach Boys, Ben Harper, Kitty Daisy & Lewis, Watermelon Slim, Earl Thomas eta Travellin’ Brothers taldeekin agertokia partekatu dute.
- The Kings of Blues (20:45ean)
Intentsitate handiko beteranotasuna
TKOB ibilbide luze eta arrakastatsuko bost artistak osatzen duten taldea da eta beren talentua eta pasio musikala bluesaren, funkaren eta groovaren eraginetatik landuz, tentsio handiko proiektu batean batzea erabaki dute, zuzeneko ikusgarriak ziurtatzeko asmoz.
Tony Coleman (1955, Kissimmee, Florida) taldeko bateriajotzailea da eta B.B. King, Otis Clay, Bobby Blue Bland, Johnnie Taylor, Albert King, Albert Collins, Etta James, James Cotton, Katie Webster edo Buddy Guy bezalako izarrekin eszenatokia partekatu du. Bestalde, Russell B. Jackson (1954, Memphis, Tennessee) baxujolea da, 7 urtez B.B Kingen taldeko kidea izan den berbera.
- Blackburn Brothers (22:30ean)
Bues eta soul arimadun familia herentzia. Blues & soularen maisuak
Blackburn Brothers Kanadako talde oso saritua da. Blues, funk, jazz eta soul erritmoak nahasten ditu, BB King, Ray Charles, Eddie Harris, Miles Davis, James Brown edo Stevie Wonder bezalako idoloek eragindako soinu bereizgarri eta eraikitzailea sortzeko.
Familiaren laugarren belaunaldiko talde hau, esklabotzatik ihes egin eta Ontarioko hegoaldean finkatu zen Elias Earlsen ondorengoak, hiru anaiek osatzen dute: Duane (ahotsa/teklatuak), Brooke (gitarra/ahotsa), Cory (bateria), Neil Braithwaite (saxo tenorra), Ted Peters (tronboia) eta Andrew Stewartekin (baxua) batera. Aita, rock and roll eta R&B izarra den Bobby Dean Blackburn, beren inspirazio nagusia dela aitortzen dute; sei hamarkada baino gehiagoz Torontoko musika giroaren buru izan zen berbera.


