Euskal Encounter 2025 (uztailak 24-27 )

Barakaldo 2025(e)ko uztailaren 24(e)tik 2025(e)ko uztailaren 27(e)ra
  • Euskal Encounter 2025 (uztailak 24-27 )

Euskal Encounterrek 33. edizioa ospatuko du Barakaldoko BECen uztailaren 24tik 27ra. Euskal Encounterrek hedapen teknologiko ikusgarria erakutsiko du, beste behin ere, Barakaldoko BECen. Estatuko LAN party handiena eta Europako garrantzitsuenetarikoa den honek 4.000 ordenagailu baino gehiago, dozenaka kilometro kable eta standak eta milaka zale bilduko ditu, informatikaz, teknologia berriez, berrikuntzaz eta kultura digitalaz giro paregabean gozatzeko.

Euskaltel Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak (SPRI taldearen bidez), Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak babesten dute ekitaldia, eta Euskaltelen laguntza du. 33. edizioak abangoardia teknologikoaren eta konpromiso sozialaren aldeko apustua egingo du, eta Euskaltelek eskainitako segundoko 60 gigabiteko Interneterako konexioa izango du, baita prestakuntza, entretenimendua eta networkinga uztartzen dituzten 200 jarduera baino gehiago ere. Gainera, Opengune eremu irekiak dozenaka hitzaldi, tailer eta erakusketa hartuko ditu hainbat gairen inguruan: 3D inprimaketa, bideojokoak, hezkuntza-teknologiak, ekimen solidarioak eta abar. Unibertso digitalaren barruan ikasteko, partekatzeko eta hazteko ezinbesteko topagunea.

Aurten, adimen artifiziala izango da ardatz nagusia, eta gai hauek ere jorratuko dira, besteak beste: programazioa, ikerketarako eta irakaskuntzarako tresna digitalak, ziberindarkeriak, bideojokoen industria eta zibersegurtasuna. 

Partyaren atalak

Euskal Encounterrek ohiko arloak landuko ditu: sormen digitala, hardwarea, software librea, bideojokoak eta aisialdirako jarduerak. Parte-hartzaileek beren talentua probatzeko aukera izango dute arte digitaleko hogei bat lehiaketatan. Gainera, 50 bideojoko-lehiaketa baino gehiago eta software libreko erronka espezifikoak izango dira. Azken horietan, programazioko eta informatikako adituek proba ugari gaindituko beharko dituzte hainbat arlotan: hacking etikoa, kriptografia, logika, puzzleak eta alderantzizko ingeniaritza.

Streaming guneak leku nabarmena izango du partyaren edizio berri honetan. Atal hau edukien sortzaileentzako espazioa da, alor dinamikoenetarikoa; eta ekosistema digitalaren barruan hazkunde betean dagoen sektore honi ikusgarritasuna emango dio.

Euskal Encounterreko ateak zabalik egongo dira topaketaren giroa ezagutu eta kultura digitalean murgildu nahiz eta teknologia berrien inguruan ikasi nahi dutenentzat. 


Laburrean

Non