Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa 2025
Lehiaketa 09:00etan hasiko da. Identifikatu ondoren, parte-hartzaileak bakoitzak bere lana egiteko aukeratutako lekura joango dira. Lanak Gasteizko Zabalguneko ondare artistikoko eskulturaren bat islatu beharko du.
17:00etatik aurrera, Arkupeko pasalekuan egindako obrak ikusi ahal izango dira, eta 19:30ean Andre Maria Zuriaren plazan sariak banatuko dira.
Lehen sariaren irabazleak 1.600 € jasoko ditu, eta bigarrenak, 1.400 €. Gasteizko margolarien artean ere bi sari banatuko dira, 1.200 € eta 1.000 €, hurrenez hurren.
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/07/02 11:00
- Noiz arte: 2025/07/17 23:59
Gehienez 55 parte-hartzaile onartuko dira. Aukeraketa egiteko, izenematearen hurrenkerari jarraituko zaio. 55 izen-emate baino gutxiago egonez gero, lehiaketaren egunean bertan izen-emateak onartuko dira, aurreikusitako gehieneko parte-hartzaile kopurua iritsi arte. Horretarako ordutegia 09:00etatik 11:00etara izango da; identifikazio, zigilatze eta zenbaketa prozesuak dirauen bitartean.
Laburrean
- Mota Lehiaketa
- Data 2025(e)ko Uztailak 19
- Ordutegia09:00-20:00
- LekuaZabalgunea
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaIzen-ematea
- Sarrerak Erosi
- Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz


