Alegiako Jaiak 2025: "UN’WE" (aurrestreinaldia) + "Otempodiz"

Alegia 2025(e)ko Uztailak 18
  • Alegiako Jaiak 2025: "UN’WE" (aurrestreinaldia) + "Otempodiz"

Otempodiz

Esan ohi da mendebaldean denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dela; ondasun objektiboa da, gizakiarengandik aparte dago eta gauzak egiteko erabiltzen dugu, baina gehienetan falta izaten dugu. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa, eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.

  • Ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
  • Antzezleak: Fenias Nhumaioy, Deissane Machava
  • Laguntzak: AECID, Sortutakoak, Atlantikaldia
  • Ekoizpena: ERTZA Sorkuntza Artistikoa S.L.
alegia.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaErtza
  • Data 2025(e)ko Uztailak 18
  • Ordutegia18:30
  • LekuaPlaza
    Alegia
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Alegia

Non