"Doraemon. Hodeien misterioa"
Doraemonek bere abentura ekologikoenari ekin dio, Nobita eta lagun-talde osoarekin batera Lurra mehatxu beldurgarri batetik salbatzeko. Oraingo honetan, Doraemonek bere asmakizunak erabiltzen ditu, Nobitarekin batera, zeruan bere mundu propioa sortzeko: hodei erraldoi bat. Hodeian egiten ari diren bidaian, zibilizazioa suntsitu nahi duten izaki estralurtar batzuekin egingo dute topo, gizakiek ingurumenarekiko duten konpromiso faltagatik. Doraemonek eta haren taldeak aliatuak bilatu beharko dituzte, eta hodeietako biztanleak konbentzitu beharko dituzte Lurrean ere badela naturaren alde borrokatzen den jendea. Abentura horretan, lagun onak ezagutuko dituzte, arrisku ugari gainditu, historiaurreko animaliekin topo egin eta dena emango dute gure planeta defendatzeko.
- Japonia
- Zuzendaria: Tsutomu Shibayama
- Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Doraemon. Hodeien misterioa
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak (haurrentzat)
- Data 2025(e)ko Uztailak 16
- Ordutegia11:00
- LekuaAiete Kultur Etxea
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Aiete Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián


